Kodesko mendilerroaren magalean, tontorrik garaiena den Joar mendia (1.419 m) Kanpezurekin elkarbanatzen du Azuelok.
Klima eta landaredia
Klima mediterraneoa da udalerriaren gehienean (gunerik altuenean prezipitazioak ugariagoak direnez, klima azpimediterraneoa dela esan liteke). Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa, eta prezipitazioak 900mm ingurukoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira herrigunean, eta 100 egun edo gehiago gunerik menditsuenean.
Herriko jatorrizko landaredia artea zen nagusiki, baina zoritxarrez, nekazaritzaren eta gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 113 hektarea arte baino ez dira gordetzen. Iparraldean eta hegoaldean, landare azpimediterraneoak dira nagusi, lertxuna, besteak beste. Nafarroako udalerri askotan bezala, birlandaturiko pinu lariziarrak daude bertan.
Ekonomia
Azueloko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da, laborantza lur gehienak lehorreko lurrak dira, eta bertan laboreak olibondoa, eta zainzuriak dira nagusi, besteak beste.
Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codes izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude, "Codés Aguilar" eta "Codés Azuelo". Lehenak 50,00 megawatteko potentzia dauka, eta bigarrenak 43,20 megawatteko potentzia. Parkeen jabea Acciona Energia da gaur egun.
Azpiegiturak
2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red EléctricakCastejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektuaren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuko zituztenak.[5]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010ekourtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herritan eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[6].
Demografia
Azueloko biztanleria
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Azuelon.
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Nafarroako Demokraten Elkargunearen hautagai bezala.
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Azuelo eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez dago euskara dakien herritarrik Azuelon.
Ondasun nabarmenak
San Jorge eliza herriaren erdiguneko antzinako monastegi benediktarraren zati izan zen. Elizak bi zati karratutan banaturiko solairua dauka, eta gurutzadura eta absidedun aurrealde erdizirkularreko hirugarren zati bat. Gurutzadura eta absidearen hormak jatorrizko XII. mendeko tenplua eraiki zenekoak dira. Portada erromanikoak balio handiko ezaugarriak dauzka, Nafarroako erromanikoaren erakusgarri. Azueloko monastegia 992.urtean eraikitakoa dugu. Aurkitutako dokumentuek diote sorrera errealekoa dela, García Sanchez "Najerakoa" izan baitzen maonastegia Najerari dohaintzan eman ziona 1052.urtean.
Monastegiaren sorrera XII.mendean kokatu izan badugu ere, 1968.urtean burututako berrikuntzan aurkitu izan ziren X.mendekoak izan zitezkeen arte karolingioko harri landuak.
Baselizak
Azuelon lau baseliza daude, San Simeon, San Millan, San Martin eta Santa Garazi. Simeon eta Millan santuen omenezkoak herrigunearen inguruan daude, eta beste biak, herritik gertu dauden mendixketan. Baselizen sortze data zehatza ezezaguna da, baina Erdi Aroko historialari benediktarren ustez, monjeen bakarlekuak izan ziren.