Arellanok Deikaztelurekin egiten du muga iparralde, ekialde eta hegoaldean, eta Arroitzekin mendebaldean. Herria bi zatitan banatzen da, goiko eta beheko auzoak. Goiko auzoa Erdi Aroko antzinako herriaren gunea da, elizaren inguruan antolaturiko kale estu eta aldapatsuekin. Beheko auzoa ondorengo mendeetan eraiki zen eta kaleak, oro har, zabalagoak dira.
Klima eta landaredia
Arellanoko klima mediterraneoa da, dena den, zenbat eta iparralderago egin, tenperatura gutxitu eta prezipitazioak handitu egiten dira. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 60-80 dira herrigunean, eta 100 udalerriaren iparraldeko gune menditsuagoan.
Landaredia mediterraneoa da oro har, eta azpimediterraneoa iparraldean. Ametzak eta arteak dira zuhaitzik ugarienak, eta gizakiaren eragina izan baino lehen, udalerriaren gehiena estaltzen zuen, ustez.
Azken urteetan Arellanoko alkatea Untzizu elkarte independenteko (AIU, Agrupación Independiente Untzizu) Pedro Luis González Castillo da. 2007an AIUk aukeratu ziren bost zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa udalean. Bi boto zuri izan ziren (%1,47), eta baliogabeko botoak bost (%3,55). Abstentzioa %16,57koa izan zen.
Arellanoko Udala (2007)
Alderdia
Botoak
Aukeratua?
Santiago Garro Bengoetxea (AIU)
80
Bai
Santiago de Goñi Busto (AIU)
78
Bai
Pedro Luis González Castillo (AIU)
78
Bai
Jose Ignacio Ibañez Bengoetxea (AIU)
69
Bai
Ismael Busto Lukin (AIM)
45
Bai
2011n Untzizu izan zen zerrenda bakarra; 4 hautagaiak zinegotzi bihurtu ziren eta González Castillok segitzen du alkate.
Udaletxea
Udaletxea Parrako plazan dago, eta eraikinak laukizuzen itxura dauka. Erabilera anitzeko egiturak hiru solairu dauzka. 1990eko hamarkadan berrikuntza lanak egin ziren Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, 23,6 milioi pezeta gastatu ziren. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.
Arellano Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko kidea da. Eta horrez gain, "Aberin-Arellano-Morentin Mankomunitateko" kidea ere bada.