Nafarroako hiriburu Iruñetik 48 kilometrora dago, 19 km-ra Tolosatik eta 37 km-ra Donostiatik. 266 biztanle zituen
2014. urteko erroldaren arabera. Herriguneaz gain, Antzita, Belaku, Epeteta, Olarte eta Otarre auzuneak ditu.
Udalerri euskalduna izanda, UEMAko kidea da 2008tik.
Geografia
Ingurune naturala eta klima
Herria haran estu batean dago 500 metro baino apur bat gutxiagoko altueran, eta inguruan 800 metrotik gorako mendiak daude. Erliebea nahiko menditsua da: Hirumugarrieta (852 m), Ulizar (868 m) eta Ultxarraundi (862 m) mendiak nabari dira. Horrekin batera, Leitzaranen ibaiadar Astomela errekak herria zeharkatzen du
Herriari buruz idatzitako lehenendabiziko aipamenak 1192koak dira, Antso VI. Jakintsua nafar erregeak Leitza eta Areso herrien foru dokumentuak. Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan egonik, dorretxea zegoen gaur egun eliza dagoen tokian, zaintza lanetan laguntzeko zirikaldi eta lapurreten aurka. Izan ere, Arturo Kanpion idazlearen Don Garcia Almorabid: Crónica del siglo XIII eleberri historikoan, Aresoko dorretxea da Don Pedro Martiniz de Oyanederra jaun noblearen bizitokia, Azeari Sumakilla bidelapur bihurtutakoa.
1444anGaztelako koroaren aurkako gerran Nafarroako Erresuma galtzaile, gipuzkoar soldaduek Areso eta Leitza bereganatu zituzten. Hori dela eta, Vianako Printzeak 30 urtez zergak erretiratu zizkien herritarrei. Bertso hauek orduko gertakariak jasotzen dituzte:
«
“Tolosar pizkorrak arin ta garboso, Nafartarren lurrean sarturik eroso; Artu zituztelako Leiza eta Areso, Fama andia zeban Gipuzkoa jaso.”
»
1770an Leitzatik banatu, herri izaera jaso eta gaur egungo armarria sortu zuen (zuhaitzik gabeko lehoia). Bi hamarkada geroago, 1794an herria erabat suntsitu zuen Frantziako Armada napoleondarrek, Konbentzioaren Gerraren baitan. Herriko eliza eta gainaldeko Santa Kruz baseliza ere hondatu zituzten, eta herritar artean kolera kasuak jasan zituzten. Elezaharraren arabera, Gorrititik San Migel goiaingerua etorri, elurra ekarri eta izurritea ezabatu zuen. Elizako dokumentu batek horrela kontatzen du:
«
“Frantsez ijara luzeak, bean gisa jarri gaituzte goseak, hamalau laguneko famili batean ane bat ta erdi, ardo hilabetean. Artoa eskas, kalabazak jaki. Gu nola bizi garen. Gure Jainkoak badaki”.
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren % 0,35 (Nafarroako Foru Erkidegoko batez bestekoaren azpitik). 2017an 261 biztanle zituen.
Politika
Udal hauteskundeak
Aresoko alkatea "Areso Eraikiz" herri ekimeneko Mikel Baraibar Garmendia atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen taldeak, eta hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak 4 izan ziren (emandako guztien % 1,79) eta boto zuri bakarra izan zen (botoen % 0,46). Abstentzioa % 13,57koa izan zen.
Aresoko Udala (2007)
Alderdia
Botoak
Zinegotziak
Areso Eraikiz
157
5
CDN
61
2
2011nAreso Eraikiz izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; 147 boto, 7 zinegotziak eta alkatetza (Ur Algero) lortu zituen[6].
Herria "Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko zerbitzuen kudeaketarako Mankomunitateko" kidea da.
Ondasun nabariak
Andre Mariaren Jasokundearen eliza XIX. mendearen hasieran eraiki zen, herria suntsitu zuen sutetik hamar urtera. Gurutze latindarraren oinarria du eta pentagono itxurako aurrealdea. XVIII. mendeko sutearen aurreko elizatik ezer gutxi kontserbatzen da, Alexandriako Santa Katalina eta San Miguelen irudiak eta kanpoaldeko egituraren zati batzuk baino ez.