Mikel Arregi

Mikel Arregi
Bizitza
JaiotzaAreso1948ko martxoaren 17a (76 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak

Literaturaren Zubitegia: 20

Mikel Arregi Goenaga (Areso, Nafarroa, 1948ko martxoaren 17a - ) euskal idazlea da. Umetan donostiartua, bertako EUTG fakultatean Filosofia eta Letrak ikasi zituen. Ondoren, batxilergoko irakasle-lanetan aritu zen.

1975ean, Hego haizearen konpasean poesia-liburua argitaratu zuen Kriseilurekin. 1979an, Abenduak 20 ekintza liburua Hordagorekin. Geroago Hego... liburuak harrera ona izan zuen arren, ez du beste poemarik argitaratu.[1]

Juan Mari Lekuona poetak Hego haizearen konpasean liburuaren hitzaurrean zioenez, Arregiren poesia batez ere Gabriel Arestirenaren eraginpean dago; hala ere, Ibon Sarasola eta Xabier Azurmendiren estiloak ere hartu ditu. Lekuonaren iritziz, Arregik bertsolarien eta "herritarren burutapenak" darabiltza, mendiko eta kaleko irudiak batera. Lekuonak "existentzialista" gisa kalifikatu zuen.[1]

Lanak

Nobela

Poesia

Kantu-hitzak

Orokorrean, hainbat musikarirekin idatzi ditu. Badok.eus atarian 36 diskotan 23 kantu hauek azaltzen dira: [2]

Erreferentziak

  1. a b Ibargutxi Otermin, Felix. «Arregi, Mikel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  2. Arregi, Mikel. «Badok» Badok (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  3. a b c d «Mea kulparik ez» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  4. a b «Muga beroetan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!