Labaienek klima atlantiko epela dauka, prezipitazioak ugari dira eta urte osoan zehar banatzen dira. Aldaketa termikoa neurrizkoa da eta ez da hilabete idorrik izaten uda garaian. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa eta prezipitazioak 1.800 eta 2.000mm artekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 180 edo gehiago izan daitezke.
Beintza-Labaienek baso ugari dauzka, hosto erorkor eta landare higrofiloz beterikoak. Zuhaitz ugarienen artean, pagoak, haritzak, eta gaztainondoak nabarmentzen dira. Pagoak udalerriko gunerik menditsuenetan daude, haritzek, berriz, mendeetako mozketen ondorioz, euren azaleratik asko galdu dute. Landaturiko espezieak (139 hektarea) pinu insignisa eta alertzeak dira, azken hau Japoniatik ekarritako espeziea.
Labaiengo alkatea Urradi herri ekimeneko Francisco Javier Otxandorena Juanotena da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko zazpi ordezkariak lortu zituen, eta beraz gehiengo osoa udalean. Baliogabeko zazpi boto izan ziren (emandako boto guztien %6,86) eta boto zuriak hamar izan ziren (%10,53). Abstentzioa %61,94koa izan zen.
Labaiengo Udala (2007)
Alderdia
Botoak
Zinegotziak
Urradi (U)
85
7
2011n, ordea, ez zen zerrendarik aurkeztu. Otxandorenak jarduneko alkate segitzen du[5].
2019an eta 2023an Herriarengatik hautagaitzak lortu zituen 5 zinegotziak.[6]
Labaiengo jaiak abuztuaren lehen asteburuan ospatzen dira.
Ondasun nabarmenak
San Pedro eliza: estilo gotikoa eta pizkundetarra batzen ditu. Eliza barruan XVIII. mendeko erretaula barrokoa dago. Ondare erlijisoari dagokionez, Salbatore baseliza, eta errotaren ondoko XVI. mendeko Gurutzea nabarmentzen dira.
Arkitektura zibilari dagokionez, XVIII. mende eta XIX. mendeko etxe ugari daude, Arretxea dorretxea esaterako, Labaiengo herrigunean kokaturik.