Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñean inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Erdi Aroko jaurerria, Iruñeko katedralak eta San Joan Ospitaleko ordenak hainbat jabetza izan zituzten Ziritzan. 1388anKarlos III.a erregeak Beltran Enriquez Lakarrari eman zion Ziritzako petxaren gaineko eskubidea.
Etxauri ibarra zeharkatzen duen NA-7010 errepidea Andelos eta Argiñaritz elkartzen zituen galtzadaerromatarra izan zela uste da. 1453an Vianako Karlosek jabetza guztiak bereganatu zituen berriro ere. 1630ean jaurerriaren jabea Juan Ziritza zen, Montehermosoko markesa. Ziritzaz gain Etxarriko jaurerriarekin jabe ere bazen. Herria alkate batek zuzentzen zuen, eta lege zibila betetzearen ardura zeukan. Elizako bikarioa Orreagako kabildoak izendatzen zuen.
XIX. mendearen erdialdera arte, Ziritza Etxauri ibarreko herria izan zen, nahiz eta Nafarroako beste jaurerriek baino autonomia handiagoa izan. Hasiera batean eginiko eraberritze administratiboan Otazuko auzoa izan bazen ere, 1846an udalerri independente bihurtu zen.
1850ean herriko eskolako maisuak 416 erreal jasotzen zituen urtero soldata moduan.
Udaletxea XIX. mendean eraikitako elizatik gertu dagoen eraikuntza da. 1982an kanpoaldea eta barrualdea berriztu ziren. Eraikuntzak beheko solairua eta horren gainean harlankaitzezko lehen solairua dauzka. Antzina udaletxearen eraikinean eskola zegoen. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.
Azken agintaldietan Ziritzako alkatea Txapardia herri kandidaturako (CPT) kide bat izan da. 2007an Rafael Gorostidi Urnieta aukeratu zuten eta haren taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako boto guztien %10,71) eta boto zuriak hamabi izan ziren (%11,00). Abstentzioa %48,15ekoa izan zen.
Ziritzako Udala (2007)
Alderdia
Botoak
Aukeratua?
Rafael Gorostidi Urnieta
31
Bai
Jose Maria Oñati Perez
28
Bai
Juan Carlos Asnaritz Untzu
26
Bai
Maria Isabel Sainz de la Higuera Garcia
22
Bai
Jose Javier Goia Aribe
13
Bai
2011n ere Txapardia izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; María Cristina Porrón Goñi hautatu zuten alkate.
San Migel eliza, Erdi Aroko jatorria duen eraikina da. XVI. mendearen lehen erdian berreraiki zuten. Egiturak, nabe bakarra dauka, eta gurutzadura moduan osaturiko bi kapera txiki, eta poligono itxurako aurrealdea. XVII. mendeko erretaula nagusi erromanista du.
Aipagarriak dira baita ere Etxauriko talaiaren gainean den Ama Birjinako ermita, XVI. mendeko Cabo de Armeria jauregia eta XVIII. mendeko etxe armarridunak.[7]