Bostiriak Gaztelaren parte izatera igaro ziren 1463. urtean, Nafarroako Erresumakindependentzia galdu aurretik, eta ez ziren Nafarroara itzuli 1753. urtera arte. Itzulerarako baldintza izan zen mahastiak desegitea Bostirietan, ardo ekoizpen handia egiten zutelako esportaziorako. Nafarroako Gorteek galerazia izan zuten hainbat urtez Bostirietako ardoa Nafarroa Garaian sartzea, eta horregatik funtsezko puntua izan zen ardoa negoziazioetan[2].