Udalerriaren 20,91 kilometro karratuetatik, herriguneak hiru kilometro karratu hartzen ditu. San Adrianek honako udalerriekin egiten du muga: Iparraldean Andosilla, hegoaldean Azagra, ekialdean Azkoien eta mendebaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa.
Klima eta landaredia
San Adriango klima, kontinental ikutuko mediterraniar motakoa da, Ebro ibaiaren sakonuneko berezko klima. Aldaketa termikoa handia da urtaro guztietan, neguak hotzak dira, udak sargoriak, prezipitazioak irregularrak urte osoan zehar, eta iparreko zierzo haizeak jotzen du egun askotan. Prezipitazioak ugariagoak izaten dira udaberri eta udazkenean eta urteko batez besteko prezipitazioak 400 eta 450mm bitartekoak dira (euria egiten duen egunak 40-60 inguru dira). Batez-besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa da, neguan eta udan muturreko tenperaturak izaten direlarik (udan 35 gradutik gorakoak eta neguan zeroz azpikoak).
Jatorrizko landaredia ia erabat desagertu da gizakiaren eta nekazaritzaren eraginatik. Gaur egun, herriaren inguruan, fruitarbol eta birlandaturiko pinu bakanen batzuk baino ez dira geratzen.
Estazio meteorologikoa
Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 385 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[5]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Erromatarren garaian gotorleku bat eraiki zuten San Adrianen, Ebro ibarraren garrantzia estrategikoa babesteko asmoarekin. Gaur egungo herriaren aurretik San Adrianen omenezko monasterio txiki bat existitu zen. Sineskerien arabera, santu honek hainbat mirari burutu zituen, eta mirari horiek gogoratzeko, monasterioa eraiki zuten. Ondorengo mendeetan, monasterioa eliza bihurtu zen. Monasterio honetan Urraka erreginak monasterioko abadeari emandako erlikien ematea burutu zen. Antza denez, erreginak ikusmena berreskuratu zuen, santuari errezatu ostean. Gertakari hau, herriko jaien ospatzearen arrazoietako bat da uztailaren 25ean, "Erlikia santuak" izeneko jaiak.
Elizaren ondoan, San Adriango iraganeko beste aztarnetako bat kokatzen da, Maritxalar jauregia. Eliza eta jauregia dagoen puntutik, Ebro ibarraren ikuspegi bikainaz goza daiteke. Herriaren jatorrizko eraikinetatik, ezer gutxi kontserbatzen da gaur egun, eta gehien bat herriko gune altuenean kokatzen diren eraikinen arrastoak daude, ziurrenik antzinako gazteluaren zati zirenak.
XV. mendean Juan II.a erregeak, San Adriango biztanleei on handia egin zien, erregeari gazteluaren harresiaren mantenuagatik ordaindu behar zuten dirutzaren erdia barkatu zielako. Bi mende beranduago Carlos II.ak "San Adriango markeserria" sortu zuen Beaumonteko Joaquinen Magallonen mesedetan. 1802. urtean, herriaren jabea San Adriango konsea zen. Ondorengo hamarkadetan, markeserriak garrantzia galdu zuen, baina ekonomikoki bere eragina XX. mendera arte mantendu zen. Familia, herriko zentral elektrikoaren eta 50 etxalderen jabe zen, hauek herriko biztanleei alokatzen zieten Fructuoso Muerza administratzailearen tartekaritzarekin.
Caparrosoko Zalduendo familiak, San Adriango markesek beste jabetza izan zituen herrian, eta herriarekin harreman ekonomiko estua izan zuen. Maritxalarko Joaquin izan zen, Zalduendotarren ondasunak kudeatzeko betebeharra izan zuena. San Adrianen garrantzia industriala XX. mendean gauzatu zen eta batez ere 1920ko hamarkadatik aurrera areagotu zen. Gaur egun, Nafarroa erdiko gune industrialik nagusienetako bat da.
Ekonomia
Herrian langile gehien enplegatzen dituen sektorea, industria da, hau da, bigarren sektorea. Dena den, herriko industria gehiena, nekazaritzarekin erlazionaturik dago, barazkien kontserba lantegiak esaterako. Langile kopurua aldakorra da urtaro batetik bestera, uzta bildu berria denean ugariagoa.
Lur amankomunen azalera txikia da (195 hektarea baino ez), larreen laurden bat, eta laborantza lurren %6a.
Demografia
San Adriángo biztanleria
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 597 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,99a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udaletxea
Gaur egungo udaletxea 1976 eta 1977 urteen artean eraiki zen, eraikuntza zaharraren orube berdinean. Adreluzko fatxadadun eraikin modernoa da. Antzinako udaletxea Konstituzio plazan egon zen. Udala alkatea eta hamabi zinegotzik osatzen dute.
HELBIDEA: Nafarroako Etorbidea, 7
Udal hauteskundeak
2007an San Adriángo alkate kargurako UPN alderdiko Carlos Monasterio aukeratu zuten. Udaleko talderik bozkatuena izan ez zen arren, CIPNSA (Por Nuestro San Adrián) talde independentearen botoak jaso eta alkatetza eskuratu zuen. PSN alderdiak bost zinegotzi eskuratu zituen, UPNk beste bost, CIPNSA plataformak bi eta NEB alderdiak bat. Baliogabeko botoak 45 izan ziren (emandako guztien %1,29a) eta zurizko 68 boto izan ziren (botoen %1,97a). Abstentzioa %24,46koa izan zen.
CondarenIruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.
Kultura
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera San Adrian eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,46k zekien euskaraz hitzegiten.
San Adrian eliza: XVI. mendean eginiko nabe bakarreko eraikina da. Elizaren fatxada adreiluzkoa da. Parrokia berria, gurutze latindarraren oinarria duen eraikin modernoa da, 1968. urtean eraiki zen eta nabe bakarra dauka.
San Adriango udalerriaren mugetan Palmako Andra Mariren baseliza eta Kalbarioaren baseliza kokatzen dira. Eraikin zibilei dagokionez XVIII. mendeko jauregi bat dago herriaren erdigunean.