Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, 10 urtetik gorako biztanleriaren % 95,3 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 75,1 emakumezkoak ziren. 2012an, 12.286 ikasle eta 660 irakasle zeuden hirian[2].
Gaur egun, lehen eta bigarren hezkuntzako 28 eskola daude hirian, hogeita bat publiko, lau pribatu eta Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak zuzendutako hiru. Eskola horietatik hamahiru mutilenak dira, zortzi neskenak eta gainerakoak mistoak. Gainera, badago hamahiru haurtzaindegi pribatu, Ad Da'wa Unibertsitate Islamikoa[2] eta Al Qudseko Unibertsitate Irekiaren campus bat[12].
↑ abcdef(Ingelesez)Qalqiliya City Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2013) (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
↑(Ingelesez)Barron, J.B., ed. «Table IX, Sub-district of Tulkarem»Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 27 or.(Noiz kontsultatua: 2023-11-12).