Beitunia edo Bitunya (arabieraz : بيتونيا ) Ramallah eta al-Bireh probintziako hiri palestinarra da, Jerusalemetik 14 kilometro iparraldera. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 26.604 biztanle zituen 2017an[ 1] .
Demografia
Hirian bizi diren familia hedatu (hamule ) nagusiak Qart, Haddad, Dawlah, Harsh, Shahin eta Suheil dira[ 2] .
Urtea
Biztanleria
1870
600 inguru[ 3]
481 (gizonezkoak baino ez ziren zenbatzen)[ 4]
1896
1.056 inguru[ 5]
1922
948[ 6]
1931
1.213[ 7]
1945
1.490[ 8]
1961
2.216[ 9]
2007
19.761[ 10]
2017
26.604[ 1]
Ekonomia
2012ko datuen arabera, hauek ziren hiriko ekonomiaren sektoreak[ 2] :
kudeaketa (% 37)
merkataritza (% 24)
zerbitzuen sektorea (% 19)
nekazaritza (% 10)
industria (% 5)
Israelgo lan-merkatua (% 5)
2012an, langabezia-tasa %25 ingurukoa zen[ 2] .
Kultura
Hezkuntza
Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, 10 urtetik gorako biztanleriaren % 96,7 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 78 emakumezkoak ziren. 2011n, 4730 ikasle eta 253 irakasle zeuden hirian[ 2] .
Gaur egun, lehen eta bigarren hezkuntzako hamaika eskola daude Beitunian, sei publiko eta bost pribatu. Eskola horietatik hiru mutilenak dira, beste hiru neskenak eta gainerakoak mistoak[ 2] .
Horrez gain, badago sei haurtzaindegi[ 2] .
Kulturguneak
Liburutegi bat eta kultur-etxe bat daude hirian[ 11] [ 12] . Urtero antolatzen dira liburu azokak[ 13] .
Erlijioa
Salah an Din meskita
Bost meskita daude Beitunian[ 2] :
Beituniako Meskita Handia
Al Omari meskita
Al Atqiya meskita
Salah ad Din meskita
Saif Allah meskita
Gainera, eliza ortodoxo bat ere badago[ 14] .
Erreferentziak
↑ a b (Ingelesez) (Arabieraz) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 74 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09) .
↑ a b c d e f g (Ingelesez) Beituniya Town Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2012) (Noiz kontsultatua: 2023-11-09) .
↑ (Frantsesez) Guérin, Victor. (1875). Description Géographique Historique et Archéologique de la Palestine. 2 Paris: L'Imprimerie Nationale, 46 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09) .
↑ (Alemanez) Socin, Albert. (1879). «Alphabetisches Verzeichniss von Ortschaften des Paschalik Jerusalem» Zeitschrift des Deutschen Palästina-Vereins 2: 144. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09) .
↑ (Alemanez) Schick, Conrad. (1896). «Zur Einwohnerzahl des Bezirks Jerusalem» Zeitschrift des Deutschen Palästina-Vereins 19: 121. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09) .
↑ (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table VII, Sub-district of Ramallah» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 16 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09) .
↑ (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 29 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09) .
↑ (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics : 26. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09) .
↑ (Ingelesez) (Arabieraz) Government of Jordan. (argitaratze data: 1964), 15 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09) .
↑ (Ingelesez) (Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics : 114. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-09) .
↑ (Arabieraz) «مكتبة بلدية بيتونيا تستقبل الدكتورة مي البزور المحاضرة في جامعة بيرزيت» Beitunia 2023-01-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09) .
↑ (Arabieraz) «وفد طلابي من جامعـة بيرزيت يزور مركز بلدية بيتونيا الثقافي والمباني القديمة» Beitunia 2022-11-28 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09) .
↑ (Arabieraz) «افتتاح معرض الكتاب السـنوي في مكتبة بلدية بيتونيا العامــة» Beitunia 2022-11-22 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09) .
↑ (Arabieraz) «أمســية إنارة شـجرة عيد الميلاد في كنيسة رقاد العذراء للروم الأرثوذوكس» Beitunia 2022-12-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09) .
Kanpo estekak
Historia Administrazioa Hiriak, herriak Palestinarrak Artea, arkitektura Ekonomia Osasuna, hezkuntza Kultura Sukaldaritza Musika Ibaiak, errekak Emakumeak