Al Kamandjâti

Al Kamandjâti
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaPalestina
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formairabazi asmorik gabeko elkartea
Historia
Sorrera2002
webgune ofiziala

Al Kamandjâti (arabieraz: الكمنجاتي‎) palestinar haurrei musika ikasketak ematen dizkion irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da[1]. Ekialde Hurbileko eta Europako hainbat herrialdetako orkestratan aritzeko aukera eman izan die horrela. Ramallah hirian du egoitza.

Herbehereetako Claus Printzearen Saria jaso zuen 2006an[2].

Helburuak

Zisjordaniako eta Gazako zerrendako herrixketan eta Libano hegoaldeko iheslarien esparruetan dauden haurretan zentratzen da. Haurrek Palestinako eta arabiar kultur ondasuna ezagutzea eta musika gaitasunak garatzea dira Al Kamandjâtiren helburuak[3], eta horrela gatazkaren aurrean sor daitezkeen ohitura bortitzak alde batera uztea[4].

Era berean Europan zehar kontzertuak antolatzen ditu proiektua aurrera eramateko beharrezkoa duen diru bilketak egiteko[2].

Historia

Erakundearen sorrera

Ramzi Aburedwan musikagileak sortu zuen Al Kamandjâti erakundea.

Al Kamandjâti erakundea Ramzi Aburedwan biolin jotzaile, musikagile eta hezitzaile palestinarrak sortu zuen 2002an Angers hirira iritsi zenean, Frantzian[4]. Haren bizipenek eragin zuten erakundea sortzera izan ere zortzi urte zituela lagunik onena Israelgo armadaren operazio militar batean hil zuten. Orduan Lehenengo Intifadan parte hartzeko erabakia hartu zuen eta argazkilari batek Aburedwan militarrei harriak jaurtitzen atera zuen. Argazki hura mundu mailan egin zen ezagun.

2005ean Ramallah hiriko eraikin batean ezarri zuen egoitza[2]. Palestinako herrixkatako haurrekin hasi zen lanean eta 2008an Libanoko Chatila eta Borj al-Barajneh palestinarren iheslarien esparruetara zabaldu zuen haren proiektua[4].

Gaur egungo egoera

Palestinako sei tokitan (Ramallahko alde zaharra, Jeningo alde zaharra, Deir Ghasana herria eta hiru iheslari esparrutan, Al Amari, Qalandiah eta Jalazon) eta aipaturiko Libano hegoaldeko bi esparruetan ezarri da Al Kamandjâti erakundearen musika proiektua[5].

5 eta 18 urte arteko ikasleak matrikulatzen dira "musikaren teoria" ikasgaian eta musika tresnak jotzen ere ikasten dute. Erakundeak musika tresnak, mahaiak eta partiturak jartzen ditu eta atzerriko musikariak izaten dira klaseak ematen dituztenak. Azken urteetan L'Orchestre Arabo-Andalou de l'Anjou (Aburedwan bera da zuzendaria) eta Orchestre de chambre de Paris orkestratako irakasleak izan dira palestinar gazteei musika klaseak bolondres eman dizkietenak. Ondoren Zisjordanian eta Jerusalemen kontzertuak ematen dituzte, gatazka urteak direnetan salbu[4].

Kontzertu hauen helburua musikariak trebatzeaz gain artearen bidez palestinar herrixkak biziberritzea ere bada[6].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Al Kamandjâti General Fund – Palestine Foundation. (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  2. a b c (Ingelesez) «Al Kamandjâti Association» Prince Claus Fund (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  3. (Ingelesez) «NOTRE MISSION» www.alkamandjati.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  4. a b c d (Frantsesez) «D' Angers en Palestine Ramzi Aburedwan apporte de la musique aux réfugiés» France 3 Pays de la Loire 2017-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  5. (Ingelesez) «Al Kamandjati» The Muna & Basem Hishmeh Foundation (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  6. (Ingelesez) «Al Kamandjâti Festival; transforming charming but quiet historic ...» Open.Enabel (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!