Mfarakeh (arabieraz: مفركة) edo Batata Wa Bayd (arabieraz: بطاطا وبيض; euskaraz: «patatak arrautzekin») izeneko platera aperitibo (mezze) bat da, mundu arabiar osoan ezaguna, baina bereziki Ekialde Hurbilean (Jordania, Libano, Palestina, Siria) jaten dena. Osagaiak patata egosiak, arrautzak, tipula eta ghee gurina[1] dira, kuminoaz, gatzaz eta piperbeltzaz onduak eta martorri xehatuarekin apainduak.[1]
Plater erraza da edozein otordutan jateko, ogi arabiarrarekin (pita ogia) eta te arabiarrarekin lagunduta, baina luzea prestatzeko, tipulak ongi egin daitezen.
Erreferentziak
Kanpo estekak