Jallab (arabieraz: جلاب, jallāb) Ekialde Ertaineko almibar mota bat da, algarroba, datilak, mahats-melaza eta arrosa-urarekin prestatua.[1] Jallab oso ezaguna da Sirian, Palestinan, Jordanian, Egipton eta Libanon. Batez ere, mahats-melazarekin eta koloratzaile artifizialekin prestatzen da, eta, azkenik, keztatu egiten da intsentsuarekin. Normalean izotz xehetuaz, pinoiez eta mahaspasez zerbitzatzen da.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak