Turismoa Palestinako Estatuan

Hilobi Santuaren Eliza

Azken urteetan Palestinan turismo gutxi egon da egon diren gudengatik, baina herrialde honetan leku asko bisitatu ahal dira. Palestinako turismoa ekialdeko Jerusalem, Zisjordania, eta Gazako zerrenda muga barne hartzen ditu. 2017garren urtean hobekuntza egon zen herri honen turismoan eta urte honetako lehenengo seihilabetean turismoan gehien hasi zen herrialdea izan zen NBEren Turismoaren Mundu Erakundeak esan bezala.[1][2] Bisita gehien dituzten herrialdeak Hebron, Betleem, Jeriko eta Ramallah dira.[3]

Historia

Zisjordaniako turismo-industria behera etorri zen 1967ko Sei Eguneko Gerraren eta Israelek lurraldea okupatzearen ondoren, baina laurogeita hamarreko hamarkadan hasi zen berreskuratzen, batez ere Osloko Itunaren ondorioz.[4] Bigarren Intifadak (2000-2006) % 90eko beherakada ekarri zuen turismoaren industrian, nahiz eta geroztik partzialki suspertu den eta 2010ean 4,6 milioi pertsonak bisitatu zuten Palestina, horietatik 2,2 milioi atzerritik.[5]

Egipto eta Gazako zerrendaren arteko turismoa nahiko aktibo egon zen 1967ko gerra baino lehen, eta Gaza helmuga turistiko garrantzitsua zen, kasinoak eta hotelak zituena. Hala ere, turista gutxik bisitatu dute hiria gerraren ondoren.[6]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Haines, Gavin. (2017-08-07). «10 surprising destinations where tourism is booming in 2017» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  2. (Ingelesez) «Palestinian Authority Tops UN List of Fastest-growing Tourist Destinations» Haaretz (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  3. (Arabieraz) «وكـالـة مـعـا الاخـبـارية» وكـالـة مـعـا الاخـبـارية (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  4. (Ingelesez) The Europa World Year: Kazakhstan - Zimbabwe. Taylor & Francis 2004 ISBN 978-1-85743-255-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  5. «PCBS: Marked increase in West Bank tourism in 2010 | Maan News Agency» web.archive.org 2013-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  6. UPI (9 de febrero de 1969). «Feeling Of Resort Now Gone From Gaza Strip». Palm Beach Daily News.

Kanpo estekak



Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!