Hebron
Hebron edo Al-Khalil [ 1] (arabieraz : الخليل al-Ḫalīl ; hebreeraz : חֶבְרוֹן) Zisjordaniako hiririk populatuena da. 2007an 163.000 biztanle inguru zituen. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dagoen hiria da.
Patriarken hilerria duenez, judaismoaren bigarren hiririk santuena da eta haren erdigunean 500 kolono judu inguru bizi dira 150.000 palestinarren inguruan.
Hebron hiri santua da musulmanentzat, juduentzat eta kristatuentzat. Haien arabera, hirian, Makpelako haitzuloan daude lurperatuta Abraham , haren emazte Sara , Isaak eta Jakob semeak, Isaaken emazte Rebeka , eta Jakoben emazte Lea . Haitzuloaren gainean, Ibrahimi meskita dago egun. Hebrongo hiria ezaguna da kale mehar bihurgunetsuengatik, harrizko etxeengatik, eta merkatuengatik. Egun Israelgo eta Palestinako gudarosteen kontrolpean dago. Juduak bizi diren alderdia Israelgo gudarosteak zainduta dago.
Historia
Armarria
Eskualdeko eta munduko hiririk zaharrenetarikoa da: K.a. IV. milurtekoan kanaandarrak bizi ziren, eta hiria haien erresumako hiriburua izan zen. Biblian Hebrongo erresuma aipatzen da K.a. XVIII. mendean.
Dabid erregea Hebronen izendatu zuten Israelgo erregea, eta Jerusalem eskuratu arte, Israelgo erresumako hiriburua izan zen.
Greziak menderatu zuen, eta Erromak gero. Bizantziar Inperioaren mende gelditu zen gero, eta Justiniano enperadoreak eliza kristau bat eraikiarazi zuen Abraham hilobiratuta dagoen haitzuloan, baina persiarrek suntsitu zuten. 638an musulmanek okupatu zuten, eta lehengo eliza kristaua meskita bilakarazi zuten.
1967. urtean, Sei Eguneko Gerraren ondoren, Hebron Israelen mendean geratu zen, eta 1971n judu-herri bat, Qiryat Arba , sortu zuten Hebronen ekialdean. 1994ko otsailaren 25ean, Baruch Goldstein kolono juduak 29 palestinar tirokatu zituen Ibrahimi meskitan otoitzean ari ziren bitartean. 1997. urtean oso istilu larriak izan ziren, harik eta Israelgo gudarosteak Hebron hartu zuen arte, iskanbilak kontrolatzeko asmoz.
Klima
Datu klimatikoak (Hebron)
Hila
Urt
Ots
Mar
Api
Mai
Eka
Uzt
Abu
Ira
Urr
Aza
Abe
Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
11.4
13.2
16.5
20.7
25
27.5
29.2
29.4
27.8
24.4
20
14.9
21.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
5.4
6.6
8.6
11.4
15.3
17.5
19.2
19.6
17.8
15.9
11.3
7
13
Euri egunak (≥ 1 mm)
10
9
5.2
3.5
1.3
0
0
0
0.7
2.6
5.4
7.7
45.4
Eguzki orduak
164.3
156.7
214.5
261.3
313.1
337.9
363.8
346.9
279.3
243.2
186.5
165.7
3033.2
Hezetasuna (%)
73
69.5
63.9
56.3
52.4
55
56.5
60.6
68
66.6
67.8
71.2
63.4
Iturria: Palestinian Meteorological Department[ 2]
Demografia
Urtea
Musulmanak
Kristauak
Juduak
Guztira
Iturria
1538
749 etxegune
7 etxegune
20 etxegune
776 etxegune
[ 3]
1774
300
[ 4]
1817
500
[ 5]
1820
1000
[ 6]
1824
60 etxegune
[ 7]
1832
400 etxegune
100 etxegune
500 etxegune
[ 8]
1837
423
Montefioreren zentsua
1838
6000-7000 inguru
«gutxi»
700
7000-8000
[ 9]
1839
1295 familia
familia bat
241
[ 10]
1840
700-800
[ 11]
1851
11.000
450
[ 12]
1851
400
[ 13]
1866
497
Montefioreren zentsua
1871/2
2800 etxegune
200 etxegune
3000 etxegune
[ 14]
1875
8000-10.000
500
[ 12]
1875
17.000
600
[ 12]
1881
1000-1200
[ 12]
1881
800
5000
[ 15]
1890
1490
[ 16]
1895
1400
[ 17]
1906
1100
14.000
[ 16]
1922
16.074
73
430
16.577
[ 18]
1929
700
[ 5]
1930
0
[ 5]
1931
17.277
109
134
17.532
[ 19]
1945
24.400
150
0
24.560
[ 20]
1961
37.868
[ 21]
1967
38.073
136
38.348
[ 22]
1997
530[ 5]
119.093
[ 23]
2007
500[ 5]
163.146
[ 24]
Alkateak
Abdullah Yusuf Mohtasib (1880-1890)
Ahmed Zablah (1890-1895)
Abdul Rahman Al-Sharif (1895-1900)
Sheikh Arif Sharif (1900-1912)
Sheikh Hussein Al-Sharif (1912-1920)
Sheikh Mokhlis Hammouri (1920-1935)
Nasiruddin Nasir al-Din (1935-1936)
Abdullah Kardous (1936-1938)
Nassif Khairi (1938-1940)
Mohammad Ali Al-Jabari (1940-1958)
Rashid Arafa (1958-1962)
Abdul Khaliq Yagmore (1962-1964)
Sheikh Mohammad Ali Jabari (1964-1972)
Sheikh Mohammad Ali Jabari (1972-1976)
Fahd Qawasmi (1976-1980)
Mustafa Natsheh (1980-1983)
Zamir Shemesh (1983-1986)
Abdul Majeed Al-Zeer (1986-1994)
Mustafa Natsheh (1994-2007)
Khaled Osaily (2007-2012)
Daoud Zatari (2012- 2017)[ 25]
Tayseer Abu Sneineh (2017 - gaur egun)[ 26]
Herri eta hiri senidetuak
Hiritar ezagunak
Yitzhaq Shami (1888-1949), idazlea
Sulaiman Ja'abari (1912-1994), mufti a
Anwar Khatib (1917-1993), politikaria
Abdul Qadeem Zallum (1924-2003), politikaria
Aziz Dweik (j. 1947), politikaria
Khaled Al Osaili (j. 1947), enpresaburu eta politikaria
Sufian Sultan (j. 1948), nekazaritza ingeniari, irakasle eta politikaria
Azzam Tamimi (j. 1955), ekintzailea
Mazen Dana (1962-2003), kazetaria
Hasan Hourani (1974-2003), artista
Dima Tahboub (j. 1976), idazlea
Laith Al-Juneidi (j. 1978), film-zuzendari eta zinema ekoizlea
Issa Amro (j. 1980), ekintzailea
Fadi Elsalameen (j. 1983), enpresaburua
Erreferentziak
↑ Euskaltzaindia . Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
↑ (Ingelesez) Palestinian Meteorological Department. Climate Bulletin. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02) .
↑ (Ingelesez) Lewis, Bernard; Cohen, Amnon. (2015). Population and Revenue in the Towns of Palestine in the Sixteenth Century. Princeton University Press, 109 or. ISBN 978-1-4008-6779-0 . (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Hebreeraz) בניהו, מאיר. (1959). רבי חיים יוסף דוד אזולאי. מוסד הרב קוק .
↑ a b c d e (Ingelesez) «Hebron» Jewish Virtual Library (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) Turner, William. (1820). Journal of a tour in the Levant. 2 John Murray, 261 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) The Missionary Herald. American Board of Commissioners for Foreign Missions, 65 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) Calmet, Augustin. (1832). Dictionary of the Holy Bible. Crocker and Brewster, 488 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) Thomson, William McClure. (1880). The Land and the Book, Southern Palestine and Jerusalem. New York: Harper, 275 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) Roberts, David. (1982). «Journal entry 17 March 1839» The Holy Land – 123 Coloured Facsimile Lithographs and The Journal from his visit to the Holy Land. Terra Sancta Arts ISBN 978-965-260-001-1 . .
↑ (Ingelesez) Huie, James A. (1840). The history of the Jews, from the taking of Jerusalem by Titus to the present time. , 242 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ a b c d (Ingelesez) PEF Survey of Western Palestine. 3, 309 or. .
↑ (Ingelesez) Minor, Clorinda. (1851). Meshullam!: Or, Tidings from Jerusalem. Arno Press, 58 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) Scholch, Alexander. (1985). «The Demographic Development of Palestine, 1850-1882» International Journal of Middle East Studies 17 (4): 485-505. (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) The Friend. 54-55 (argitaratze data: 1881), 333 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ a b (Ingelesez) Deutsch, Gotthard; Franco, M.; Hirsch, Emil G.; Seligsohn, M. «Hebron» Jewish Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) Rabinowicz, Tzvi. (1996). The Encyclopedia of Hasidism. Jason Aronson ISBN 978-1-56821-123-7 . (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) Barron. (1923). Table V, Sub-district of Hebron. , 10 or. .
↑ (Ingelesez) Sampter, Jessie. (2007). Modern Palestine – A Symposium. Read Books ISBN 978-1-4067-3834-6 . (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) Government of Palestine. (1945). A Survey of Palestine. 1, 151 or. .
↑ (Ingelesez) «West Bank, Volume 1 Table I – West Bank population according to 1967 census and Jordanian 1961 census» Levy Economics Institute (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) «West Bank, Volume 1 Table 4 – Population by religion, sex, age, and type of settlement» Levy Economics Institute (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) «Palestinian Population by Locality, Sex and Age Groups in Years» Palestinian Central Bureau of Statistics jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-11-15) (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Arabieraz) (Ingelesez) «Table 26 (Cont.): Localities in the West Bank by Selected Indicators, 2007» Population, Housing and Establishment Census 2007. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2008), 119 or. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) «Municipal Council over the Years» Hebron City (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) Daraghmeh, Mohammed. «Palestinian mayor in Hebron brushes off his murderous past» The Times of Israel 2017-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) «Hebron Municipality, First Palestinian City Signs Twinning Agreement with Amman Grater Municipality» Hebron City 2014-03-16 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ a b c d e (Arabieraz) «العلاقات الدولية» Hebron City (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ a b (Ingelesez) «Hebron Municipality signs Twinning Agreement with Two Turkish Cities» Hebron City 2014-12-23 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ a b c d e (Ingelesez) «Twin Cities» Hebron City (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) «Municipalities of Hebron and Beyoglu Sign Cooperation and Twinning Agreement in Istanbul» Hebron City 2017-10-27 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) «Municipalities of Hebron and Bursa Sign a Twinning Agreement» Hebron City 2014-03-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) «Hebron City, the First Palestinian City Sings a Twinning Agreement with a British City» Hebron City (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) «Hebron Municipality Signs Three Twinning Agreements» Hebron City 2014-11-23 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) «Hebron Municipality Signs Twinning Agreement with Makassar- Indonesia» Hebron City 2018-09-20 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Frantsesez) «Jumelage avec Hébron» Saint-Pierre-des-Corps (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) «The two cities of Abraham sign a twinning agreement» Hebron City (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) «Palestine Signs First Twinning Agreement with Senegal» Hebron City 2016-10-19 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) «Dr. Zaatari signs a twinning agreement between the city of Hebron and the Italian city ‘Turin’» Hebron City (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) «Hebron Municipality signs a twinning agreement with the Brazilian City 'Vacaria'» Hebron City 2013-03-28 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
↑ (Ingelesez) «Hebron Municipality Signs a Twinning Agreement with Yiwu Municipality» Hebron City 2014-11-09 (Noiz kontsultatua: 2023-11-01) .
Ikus, gainera
Kanpo estekak