Yitzhaq Shami, Hebronen jaio zen 1888an eta beste bi senide ditu. Bere ama, Rivka Castel, Hebronen jaio eta bizi izan zen, baina bere aita, Eliyahu, aldiz, Damasco-n jaioa zen eta jatorri judurekoa zen. Egoera zela eta, 1885ean Hebro herrira mugitu zen, eta bertan, Rivka Castel ezagutu zuen.
Bere aitak asko bidaiatzen zuenez, Yitzhaq Shami-ek herriko jendearekin hitz egiteko aprobetxatzen zuen denbora. Elkarrizketa horietan kontakizun garrantzitsuak kontatzen zizkioten, eta horiek Shami-rengan eragina izan zuten. Diru falta izan zuenez, hebreon irakasle bezala lan egin zuen. Gainera, Bulgarian, bere emaztea izango zena ezagutu zuen: Pnina Gingold. Hau, etorkin judu bat zen, Errusiatik Palestinara joandakoa, nork Bulgarian ere irakasten zuen.
Palestinara bueltatu nahi izan zuten, baina lehen mundu gerrak eztanda egin zuen eta ezinezkoa egin zitzaien bertara itzultzea. Horregatik, Bulgarian gelditzea adostu zuten, eta bertan jarraitu zuten urteetan, haien lehenengo semea jaio zen: Yedidya.
Palestinan gerratea amaitu bezain laster, familia haien jatorriko herrialdera bueltatu zen. Pnina egoera gaixotasun bat zela eta, 1885ean hil zen, eta Yitzhaq urte batzuk beranduago berriro ezkondu zen. Gerra eta gatazka egoerak berriro herrialdea kolpatzen hasi zirenez, Yitzhaq-ek Tiberíades-era ihes egin zuen, ondoren Haifa-ra berriz ihes egiteko, eta haren heriotza bertan gauzatuta 1949an.