Baladi izena bilād ("herria", "lurraldea") hitzetik dator eta ondorioz "herriko gazta" esan nahi du. Herriko izena duen arren delicatessen dendatan ere aurkitzen da[3]. Baladi ahuntzak erabiltzen dira gazta egiteko[4]. Jatorrian Libanoko mendi garaietako artzainek egiten zutenez "mendietako gazta" ere esaten zaio[1].
Ezaugarriak
Baladi gazta tradizionala freskoa, pasteurizatu gabea eta ondu gabea da, mikroflora anitza du eta hezetasun handia. Horren ondorioz hiru egun irauten ditu galdu gabe[1]. Gazta egiteko ahuntz, behi eta ardiesnea nahasian erabiltzen da[5].
Ondu gabeko gazta fina da, gozoa eta aldi berean zapore gazi arina duena. Gosaritan tokiko ogi beroarekin jan daiteke edota sandwichen barnean bazkaltzeko orduan. Batzuetan oliba olio tanta batzukin eta hainbat espeziarekin zerbitzen da. Pertsiarreknan-o-panir-o-sabzi-khordan platera jaten dute, ogi zapalaren gainean baladi gazta freskoa, barazki gordinak eta espezieak dituena[3].
Antzerako gaztak
Siriako gaztaren antzeko itxura eta tamaina ditu, drenai saskiak diseinu patroi berezien markak uzten dizkio azalean.Baladi gazta siriarrak baino koipe portzentaia handiagoa du eta horregatik leunagoa eta krematsuagoa da, eta gutxiago murtxikatu behar da[1].
Akawie gazta ere antzerakoa da baina Baladi gaztak ehundura trinkoagoa du[2].