Al-Ahli Arab ospitaleaGaza hirian dagoen ospitalea da. Hiriaren hegoaldeko Al-Zaytoun auzoan du egoitza, eta Jerusalemgo Eliza Anglikano Episkopalianoak kudeatzen du. Hiriko ospitale zaharrenetako bat da, 1882an sortua.[1][2]
Ospitalearen historia
Bilakaera
Ospitalea 1882tik dago martxan, eta Ingalaterrako Elizaren Misioaren Elkarteak sortu zuen. Geroago, Hegoaldeko Bataiatzailearen Misio Medikoak ospitalea administratu zuen 1954 eta 1982 artean. 1980tik, ospitalea Jerusalemgo Eliza Anglikano Episkopalianoak zuzentzen du, Jerusalemen.
2023 Israel-Gaza gerra
2023ko Israel-Gaza Gerran, urriaren 17ko gauean, asteartean, eztanda bat izan zen ospitalean. Israelek egindako erasoen ondorioz lekualdatutako milaka pertsona zeuden ospitaleko patioan. Horren ondorioz, 500 palestinar baino gehiago hil ziren eta 600 zauritu baino gehiago, Palestinako Osasun Ministerioaren lehen informazioen arabera..[3][4][5][6] Leherketa Israeli leporatzen zioten akusazio zabalduen artean, AEBk ez zuen egoki ikusi sarraskiaren gaineko nazioarteko ikerketa independente bat.[7]