Bizzariyako ekonomiako sektore nagusia nekazaritza da. 2013ko inkestaren arabera, hauek ziren herrixkako ekonomiaren sektoreak[3]:
nekazaritza (% 40)
Israelgo lan-merkatua (% 15)
merkataritza (% 15)
kudeaketa (% 13)
industria (% 10)
zerbitzuen sektorea (% 7)
Hezkuntza
Hiru eskola publiko eta bi haurtzaindegi pribatu daude Bizzariyan. 2012ko datuen arabera, 706 ikasle eta 43 irakasle zeuden herrixkan. 2007an, biztanleriaren % 95 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 80,5 emakumezkoak ziren[3].
Erlijioa
Bi meskita daude Bizzariyan: Emad ad Din Zinki eta Meskita Zaharra[3].
↑ abcde(Ingelesez)Bizzariya Village Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2014) (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
↑(Ingelesez)Zertal, Adam. (2004). «Bazariyeh»The Manasseh Hill Country Survey. 1 Boston: BRILL, 313 or. ISBN9004137564.(Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
↑(Ingelesez)Barron, J.B., ed. «Table IX, Sub-district of Nablus»Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine (argitaratze data: 1923), 24 or.(Noiz kontsultatua: 2023-11-06).