Hanaa Al-Ramli

Hanaa Al-Ramli

(2017)
Bizitza
JaiotzaJidda1961eko urriaren 7a (63 urte)
Herrialdea Jordania
BizilekuaAmman
Montreal
Hezkuntza
HeziketaTishreen University (en) Itzuli 1983)
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, ingeniaria, ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea
Lan nabarmenak
KidetzaJordanian Engineers Association (en) Itzuli
Ingeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua
Internet Sozietate
Insafe (en) Itzuli

hanaa.net
Facebook: Hanaa.Ramli3 Twitter: HanaaRamli Edit the value on Wikidata

Hanaa Al-Ramli (arabieraz:هناء الرملي) (Jeddah, Saudi Arabia, 1961eko urriaren 7), Informazioaren Teknologian eta Internet kulturan ingeniaria, idazlea, ikertzailea, hizlaria eta aktibista jordaniar-palestinarra da.[1] Internet kulturari buruzko hezkuntzaren arloko aholkularia da, hainbat komunikabide, irrati, egunkari eta webgune espezializatuetarako.

Bizitza

Al-Ramli Jeddan jaio zen, Saudi Arabian., bere aita palestinarra ((Salah al-Din al-Ramli) eta ama siriarra (Nadia Haj Qassem), Jaffa hiritik, Palestinan lekualdatu zituzten 1948ko Nakbaren ondorioz.[2]

Al-Ramli Tishreeneko Unibertsitateko Ingeniaritza Zibileko Departamentuan graduatu zen 1983an. Hana bere familiarekin joan zen herrialde arabiar askotara bizitzera, eta gaur egun Ammanen (Jordania) eta Montrealen (Kanada) artean bizi da.

Al-Ramli 1996tik Naseej webgunean bere artikuluak eta pentsamenduak arabieraz argitaratu dituen lehen idazle arabiarretako bat da. Informatikan espezializatutako artikulu asko ere argitaratu ditu hainbat webgune teknologikotan eta Arabiar eta Kanadako egunkarietan 1996tik.

Interneten hasieratik erabiltzaileei zerbitzu publikoak eskaintzen dizkieten webgune arabiarrak diseinatu zituen lehen emakumeetako bat da. 2000. urtean Hana Net Cards webgunea sortu zuen, eta 2002an Naji Al-Ali marrazkilari palestinarraren webgunea.

Hanak ekimen, proiektu eta sentsibilizazio kanpaina askotan lan egin zuen Interneteko kulturan. 2004an, "Community Internet Culture" programa jarri zuen abian, adin guztietako internauten erabilera kontziente, arduratsu eta zibilizaturako modurik onenei buruz kontzientziatzeko.

2005ean, Emakume Sortzaileak saria irabazi zuen Jordaniako Ingeniarien Elkarteatik. 2007an, Al-Ramlik "The Icon" filma zuzendu zuen, Handala aztertzen duena. Pelikula hau herrialde askotan proiektatu zen, eta 2013an Al-Hamlik "Bizitza aldatzailea" titulua Save the Children elkartetik jaso zuen. Gainera, Suediako Diakonia Fundazioak [3]eta Suediako hedabideek "Pobreziari liburuekin aurre egiten dion emakumea" titulua eman zioten urte berean.

2012an, "Interneteko eguzkia - Eguzkiaren txoriak" izeneko proiektu batean lan egin zuen. Proiektu horren helburua da umezurtzak errefuxiatu-esparruetan birgaitzea, haien trebetasunak eta denbora-pasak garatuz eta Internet plataforma mediatiko gisa erabiliz, haien ahotsa munduari transmititzeko.

2013an, Hana irakurzaletasuna sustatzeko arloan aintzatetsi zuten, "Nire liburua, zure liburua da" lanaren hazkundeagatik.

2013tik aurrera, Hanak Interneteko kulturaren arloan lan egiten du Radio Monte Carlo Internationalen "Digital" saioan, eta 2014an hitzaldi batzuk eman zituen Amman udalerrian eta bere zentroetan, "Internet eta familia - Abantaila gehiago Arrisku gutxiago. "

2014an, Facebookek urteko ekintzaile sozial gisa aukeratu zuen, sare soziala ekimen komunitarioen bultzatzaile gisa erabili baitzuen. Era berean, hautatua izan zen Facebookeko zuzendaritzaren eta Malala Yousafzai ekintzaile pakistandarraren arteko elkarrizketan parte hartzeko.

2015ean, "Sorkuntza, konfiantza eta segurtasuna Interneten" proiektuan lan egin zuen. "Abtal Al-Internet" liburua idazten. Helburua da haurrak eta gazteak Interneteko ziberjazarpenaren eta sexu-jazarpenaren aurkako babesean heztea. Urte berean, "Mugarik Gabeko Internet Sorkuntza" proiektuan lan egin zuen.

Lanak

  • Hana Net Cards webgunea, 2000
  • www.handala.org webgunea, 2002
  • "Abtal Al-Internet", 2015[4]
  • My friends are over the tree‬ (Edizio arabiarra), 2021
  • Mais my virtual child: Mais my virtual child‬ (Edizio arabiarra), 2021

Internet Stories And Songs‬. (Edizio arabiarra), 2021

  • Jasmine Code and Waiting Algorithms: Jasmine Code and Waiting Algorithms‬.(Edizio arabiarra), 2021
  • Just Netiquette - Internet Etiquette‬
  • My friends are over the tree‬ (Arabic Edition), 2021

Sariak

  • 2005 Emakume Sortzaileak Saria -Jordaniako Ingeniarien
  • 2013 "Bizitza aldatzailea" - Save The Children
  • 2014 Ekintzaile Sozial Saria - Facebook

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Platform, Arab Woman. (2015-02-03). «Interview with Hana Al Ramli» Arab Woman Platform (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  2. «العرس في يافا.. والعروس من اللاذقية» web.archive.org 2017-08-24 (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  3. «Jordanien: Hanaa al-Ramli kämpar för barns rätt att läsa - Diakonia» web.archive.org 2017-08-24 (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  4. ISBN B08Z65M5JF..

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!