Rashid Khalidi

Rashid Khalidi

(2009)
Bizitza
JaiotzaNew York, 1948 (75/76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Familia
AitaIsmail Khalidi
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
United Nations International School (en) Itzuli
St Antony's College (en) Itzuli
Davenport College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta politologoa
Enplegatzailea(k)Chicagoko Unibertsitatea
Columbia Unibertsitatea
Lebanese University (en) Itzuli
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
IMDB: nm2278715 Edit the value on Wikidata

Rashid Ismail Khalidi (New York, Estatu Batuak, 1948), Rashid Khalidi izenez ezaguna, jatorri palestinar eta libanoarreko historialari eta idazle estatubatuarra da, Ekialde Ertaineko gaietan espezialista.[1] Columbiako Unibertsitateko Arabiar Ikasketetako Edward Said katedraren titularra da, eta Palestinako ordezkaritzaren aholkulari izan zen Madrilgo eta Washingtongo bake-negoziazioetan 1991 eta 1993 bitartean. Middle East Studies Association-eko lehendakaria izan zen, eta Journal of Palestine Studies aldizkariko erredaktore burua da.[2][3]

« Israel «sistematikoki» ari da palestinarrak borroka armatura bultzatzen, hori baita errazen kudeatu dezakeen erantzuna. »

Rashid Khalidi 2023[1]


Biografia

1948an jaio zen New Yorkeko Manhattan auzoan. Aita, Jerusalemen jaiotako palestinarra, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan lan egiten zuen, eta ama barne-dekoratzailea zen.[4] Nazio Batuen Nazioarteko Eskolan bigarren hezkuntzako ikasketak egin ondoren, 1970ean lizentziatu zen Yale-ko unibertsitatean, eta 1974an Historian doktoratu zen Oxfordeko unibertsitatean, Lehen Mundu Gerra baino lehen Ekialde Ertaineko britainiar politikari buruzko tesi batekin.[3][2] 1960tik 1983ra bitartean, Beiruten bizi izan zen batez ere. Han jaio ziren seme-alabak, eta han zen unibertsitateko irakaslea.[5]

Estatu Batuetara itzuli zen familiarekin, Libanoko Lehen Gerra piztu zenean. Columbiako Unibertsitatean pare bat urte eman ondoren, 1987an Ekialde Ertaineko Historiako irakasle izendatu zuten Chicagoko Unibertsitatean. 16 urte eman zituen han, eta Barack Obama Estatu Batuetako presidente izango zenarekin adiskidetu egin zen.[5][4] Chicagon jarraitu zuen 2003ra arte, orduan itzuli baitzen Columbiako unibertsitatera, Arabiar Ikasketen katedrak eskainia.[3]

Bitartean, Palestinako ordezkaritzaren aholkulari izan zen bake negoziazioetan, Osloko akordioak sinatu zituztenean, 1991ko urritik 1993ko ekainera bitartean.[4] Chicagoko Unibertsitateko Nazioarteko Ikasketen Zentroko zuzendaria eta Middle East Studies Association elkarteko lehendakaria ere izan zen.[3] The Palestine-Israel Journal lau hilean behingo aldizkaria babesten duen batzordeko kidea da. Bi kazetari ospetsuk sortu zuten aldizkari hori: Ziad AbuZayyad palestinarrak eta Victor Cygielman israeldarrak. Politika, ekonomia eta kulturari buruzko ikerketa- eta azterketa-materiala argitaratzen espezializatuta dago aldizkaria, gatazkan dauden bi alderdien ikuspegitik.[6]

Alderdi Errepublikanoko kide batzuek eta komunitate juduko kide batzuek behin baino gehiagotan kritikatu badute ere, Rashid Khalidi ikuspuntu desberdinak onartzen dituen akademikoa da. Askotan oso politizatuta dagoen alor batean aditua da, eta Estatu Batuetan eskuindar eta ezkertiarrek errespetatzen duten eruditua da.[4]

Argitaratutako lanak

  • British Policy towards Syria and Palestine, 1906–1914. Ithaca Press for St. Antony's College, 1980.
  • Palestine and the Gulf (koeditorea), Institute for Palestine Studies, 1982.
  • Under Siege: PLO Decision-making during the 1982 War. Columbia University Press, 1986.
  • The Origins of Arab Nationalism (Koeditorea), Columbia University Press, 1991.
  • Palestinian Identity: The Construction of Modern National Perspectousness, Columbia University Press, 1997.
  • The Palestinians and 1948: the underlying causa of failure The War for Palestine: Rewriting the History of 1948, Eugene L. Rogan & Avi Shlaim, argitaratzaileak. 1. ed. 2001, 2. ed. 2007. Cambridge University Press. ISBN repsol0-521-69934-1.
  • Resurrecting Empire: Western Footprints and America's Perilous Path in the Middle East, Beacon Press, 2004.
  • The Iron Cage: The Story of the Palestinian Struggle for Statehood. Beacon Press 2006. ISBN 0-8070-0308-5.
  • Sowing Crisis: The Cold War and American Dominance in the Middle East, Beacon Press, 2009.
  • Brokers of Deceit: How the U.Middle Easteko Lur Kaltetuen SareaBeacon Press, 2013. ISBN repsol08070-4475-9.
  • The Hundred Years War on Palestine: A History of Settler Colonialism and Resistance, 1917–2017, Metropolitan Books, 2020. ISBN repsol1-627-79855-6.

Euskarara itzulitako lanak

Frantsesera itzulitako lanak

  • L'identité palestinienne : la construction d'une conscience nationale moderne, traduit de l'anglais par Joëlle Marelli, Paris, La Fabrique, 2003.
  • L'empire aveuglé : les Etats-Unis et le Moyen-Orient, Actes Sud, 2004.
  • Palestine : Histoire d'un Etat introuvable, traduit de l'américain par Elise Argaud, Actes Sud, 2007.

Gaztelaniara itzulitako lanak

Erreferentziak

  1. a b Berasategi Otamendi, Gorka. (2023-05-14). ««Gizarte zibila geroz eta pisu handiagoa hartzen ari da Palestinako erresistentzian»» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).
  2. a b Universidad de Columbia. Middle Eastern, South Asian, and African Studies. Rashid Khalidi. .
  3. a b c d IMEU, Institute for Middle East Understanding. Palestinian Americans. Rashid Khalidi: Professor and author. .
  4. a b c d MARC SANTORA & ELISSA GOOTMAN, The New York Times. (30 de octubre de 2008). Political Storm Finds a Columbia Professor. .
  5. a b Logos Journal. (otoño de 2005). Rashid Khalidi on the Middle East: A Conversation. .
  6. Palestine-Israel Journal. About Us. .
  7. SLU, Herritar Berri. (2023-03-03). «Palestina: Cien años de colonialismo y resistencia» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2024-06-18).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!