Dareen Tatour (Reineh, 1982ko apirilaren 16a), Palestinako poeta, argazkilari eta sare sozialetako aktibista da. Honi, 2018an, Israelgo auzitegi batek, epaitu, zigortu eta bost hilabeteko kondena ezarri zion, "indakeria bultzatzeagatik" eta "erakunde terrorista bati laguntzeagatik" sare sozialetan. Horietako batean, agertzen zen berak, bere poemetako bat irakurtzen.[1] [2][3]Apelazioaren ondoren, urtebete geroago, ezeztatu zuten poemaren kondena. Baina partekatu zituen beste post-ei, kondena berretsi zuten.[4][5]
2019an, Adierazpen Askatasunaren Oxfam Novib/PEN saria jaso zuen.
Sare sozialetako post-ak eta atxiloketa
Bere lana Facebooken eta YouTuben argitaratu du.[6]
2015eko urrian, Tatourrek poema bat argitaratu zuen YouTuben eta Facebooken "Qawem Ya Shaabi Qawemahum" ("Eutsi nire herria, eutsi iezaiezue") deitua[7]. Honek, Israelgo tropekin[8] izandako indarkeriazko liskarretan, palestinarren irudiei soinu-banda gisa hitzak aipatu baitziren. Honen ondorioz, atxilotu eta akusatu zuten Dareeni indarkeria bultzatzeagatik eta erakunde terrorista bati laguntzeagatik. Polizia-agente batek egindako poemaren itzulpen osoa aipatzen da akusazio-agirian.
Erreakzioak
Tatour-en poema 200.000 aldiz baino gehiagotan ikusi zen epaiketa baino lehen.[9]
Post hauek, koinziditu zuten "Aiztozko Intifada-rekin". Palestinako eguneroko labankada bolada bat, 2015ean hasi zena, eta dozenaka israeldar hil zituena hilabete gutxiren buruan. eta gizartearen eta komunikabideen bultzadari egotzi izan zaio.[10] [11]Hala ere, honek asko egotzi zaizkio gizarte-inguruneen estimuluari. Israelgo ikertzaileek honako hau adierazi zuten: "Edukiak, azalpenak eta argitalpenaren inguruabarrek aukera erreala sortu zuten indarkeria- edo terrorismo-ekintzak egiteko".[6]
Aldi berean, Tatour-en akusazioak nazioarteko kondena orokorra ekarri zuen. BBCren arabera, 2018rako, "poetaren kasua erbi bihurtu da adierazpen-askatasunaren defendatzaileentzat, eta atentzioa eman du berriki Israelgo arabiarren eta palestinarren atxiloketak gehitu direla okupatutako Mendebaldeko Erriberan, haserrea edo lineako erasoak leporatuta".
Epaiketa, epaia eta apelazio arrakastatsua
Tatourrek, hasieran, ukatu egin zuen argitalpenen egilea eta poema, baina abokatuaz aldatu ondoren, berak onartu zuen egin zuela. Haren ordez, poema erreklamatzen hasi zen, oker itzulita zegoela esanez.
Fiskaltzaren argudioak beste batzuen ukazioa, itzulketa eta ondorengo erruduntasuna nabarmendu zituen, eta adierazi zuen "bere bideko justiziaz eta bere asmoen garbitasunaz fidatzen den pertsona batek beti onartzen duela berari esleitutako gauzak argitaratzea, eta azpian dauden asmoak azaltzen dituela".
Tatourren defentsak argudiatu zuen "Israelgo palestinarrak beldurtu eta isilarazi" nahi zirela eta "poesia kriminalizatzeak... gizarte osoaren kultura-aberastasuna indargabetzen duela.
2018ko maiatzaren 3an kondenatu zioten, eta 2018ko uztailaren 31n, bost hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Azkenik, 2018ko irailean askatu zuten.
Erreferentziak
Kanpo estekak