Deir al-Balah[1][oh 1] (arabieraz: دير البلح) Gazako zerrenda eskualdeko hiria da. Bertan 60.000 biztanletik gora aurki daitezke. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dagoen hiria da.
Demografia
Britainia Handiko Mandatuko agintariek 1922an egindako zentsuaren arabera, Deir al-Balahek 916 biztanle zituen: 893 musulman, 22 judu eta kristau bat[2]. 1931ko zentsuaren arabera, 1.587 biztanle zeuden (1.577 musulman eta 10 kristau)[3].
1997an Palestinako Estatistika Bulego Zentralak egindako zentsuaren arabera, Deir al-Balah hiriak eta bertako iheslarien esparruak 42.839 biztanle zituzten. Biztanleriaren ia % 75 30 urtetik beherakoa zen[4].
2007an, Deir al-Balahek 54.439 biztanle zituen, eta iheslarien esparruak 6.438. Guztira 8.395 elkarbizitza unitate zeuden eta batez besteko familia-tamaina sei eta zazpi kide artekoa zen. % 50,3 gizonezkoak ziren eta % 49,7 emakumezkoak[5].
Gaur egun biztanle guztiak musulmanak dira[6].
Urtea
|
Mota
|
Biztanleria
|
1596
|
Defter
|
1.500[7][8]
|
1863
|
Kalkulatua
|
350[9]
|
1870
|
Zentsua
|
792[10][11]
|
1922
|
Zentsua
|
916[2]
|
1931
|
Zentsua
|
1.587[3]
|
1945
|
Inkesta
|
2.560[12][13]
|
1982
|
Zentsua
|
42.839 (esparruarekin batera)[4]
|
2007
|
Zentsua
|
54.439[5]
|
Ondarea
1967an aztarnategi arkeologiko bat agertu zen hiritik gertu, antzinako kanaaniten kulturako sarkofago multzo bat. Palestinako ondare historiko eta kulturala izan behar lukeena, Israelgo Museoan dago ordea, Israelgo Estatuaren kontrolpean.[14]
Hezkuntza
1997ko zentsuaren arabera, 10 urtetik gorako biztanleen % 87,7 alfabetatua zen. 5.740 biztanlek oinarrizko ikasketak amaitu zituzten, 5.964k lehen mailakoak eta 5.289k bigarren mailakoak. 1.763 pertsonek goi mailako ikasketak egin zituzten[15].
2007an, guztira 85 eskola zeuden Deir al-Balahko Gobernazioan, 39 publiko eta lau pribatu. 67.693 ikasle zeuden gobernazioan, horietatik % 50,3 gizonezkoak eta % 49,7 emakumezkoak[16].
1992an Palestinako Eskola Teknikoa sortu zen Deir al-Balahen[17].
Alkateen zerrenda
- Sulaiman al-'Azayiza (gutxienez 1967-1982)[18]
- Samir Mohammed 'Azayiza (1994-2000)[19]
- Sami Abu Salim (2000-2005)[20]
- Ahmad Kurd (2005-2010)[21]
- Saeed Nassar (2010-2020)[22]
- Imad Al-Jarou (2020 - gaur egun)[22]
Oharrak
- ↑ Berria Estilo Liburuak honako hau gomendatzen du: "Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da".
Erreferentziak
- ↑ «Palestina: Transkripzio taula» Berria Estilo Liburua (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ a b (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table V, Sub-district of Gaza» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine (argitaratze data: 1923), 8 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ a b (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 3 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ a b (Ingelesez) «Palestinian Population by Locality, Sex and Age Groups in Years» Palestinian Central Bureau of Statistics jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-11-14) (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ a b (Ingelesez) «Table 14: Localities in Deir al Balah Governorate by Type of Locality and Selected Indicators, 2007» Palestinian Central Bureau of Statistics: 62. 2009 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-11-14) (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Ingelesez) Sharon, Moshe. (2004). Corpus Inscriptionum Arabicarum Palaestinae, D-F. 3 BRILL, 14 or. ISBN 90-04-13197-3. (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Ingelesez) Petersen, Andrew. (2005). The Towns of Palestine Under Muslim Rule. British Archaeological Reports, 134 or. ISBN 1841718211. (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Ingelesez) Hütteroth, Wolf-Dieter; Abdulfattah, Kamal. (1977). Historical Geography of Palestine, Transjordan and Southern Syria in the Late 16th Century. Erlanger: Erlanger Geographische Arbeiten, 144 or. ISBN 3-920405-41-2. (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Frantsesez) Guérin, Victor. (1869). Description Géographique Historique et Archéologique de la Palestine. 1 Paris: L'Imprimerie Nationale, 223 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Alemanez) Socin, Albert. (1879). «Alphabetisches Verzeichniss von Ortschaften des Paschalik Jerusalem» Zeitschrift des Deutschen Palästina-Vereins 2: 152. (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Alemanez) Hartmann, Martin. (1883). «Die Ortschaftenliste des Liwa Jerusalem in dem türkischen Staatskalender für Syrien auf das Jahr 1288 der Flucht (1871)» Zeitschrift des Deutschen Palästina-Vereins 6: 129. (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Ingelesez) «Village Statistics, April, 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 45. 1970 (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Ingelesez) «Village Statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 31. (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Ingelesez) Askar, Miral. (2024-03-15). «Uncovering History: The Controversial Excavation of an Ancient Canaanite Site in Gaza» www.linkedin.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
- ↑ (Ingelesez) «Palestinian Population (10 Years and Over) by Locality, Sex and Educational Attainment» Palestinian Central Bureau of Statistics jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-11-14) (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Ingelesez) «Deir al-Balah Governorate Fact Sheet» Applied Research Institute-Jerusalem 2011 (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Ingelesez) El Talla, Suliman A.; Abu Naser, Samy S.; Al Shobaki, Mazen J.; Abu Amuna, Youssef M. (2017). «The Reality of Technical Education in Palestine» International Journal of Engineering and Information Systems 1 (10): 102-117. (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Ingelesez) Lesch, Ann Mosely. (1980). Political Perceptions of the Palestinians on the West Bank and the Gaza Strip. Middle East Institute, 98 or. ISBN 0916808173. (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Ingelesez) Helm, Sarah. «A future of orange juice and justice: Gaza town aims for prosperity» The Independent 1994-05-14 (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Ingelesez) Erlanger, Steven. «Abbas's Gamble: Pulling a Foe Into Palestinian Politics» The New York Times 2005-05-26 (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ (Ingelesez) Anderson, John Ward. «Hamas Dominates Local Vote in Gaza» The Washington Post 2005-01-29 (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- ↑ a b (Arabieraz) «عماد الجرو يتسلم رئاسة بلدية دير البلح خلفا لـ"سعيد نصار"» Amad 2020-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak