Mujaddara (arabieraz: مجدًرة, mujaddarah), mejadra, mudardara edo myadra izenez ere ezaguna, dilista-errezeta da, gariarekin (bulgurrarekin) edo arrozarekin egosi eta tipula frijituak eta oliba olioa gehitzen zaizkiona.[1] "Esauren gogokoa" ere deitu izan zaio, Bibliari erreferentzia eginez.[2]
Ezaugarriak
Dilista prestatuak oso ezagunak dira Ekialde Hurbilean eta errezeta askoren parte dira. Mujaddara oso plater ezaguna da Ekialde Ertaineko herrialdeetan, barazkiekin edo barazkirik gabe zerbitzatu daiteke: eta berdin zerbitzatzen dute hotza edo beroa. Gaur egun, Libanoko edo Palestinako sukaldaritzako plater ezagunenetako bat da.[3] Jatorri apaleko jakitzat hartzen da, baliabide gutxiko jendearen janaria. Siriar juduek astean bitan jaten dute plater hau: beroa ostegunetan eta hotza igandeetan.[4]
Aldaerak
Bi mujaddara-aldaera daude: horia eta marroia. Dilista gorriak aldaera horian erabiltzen dituzte, eta berdeak, berriz, marroian. Bada khichdi (edo, kedgeree) izeneko antzeko plater bat, oso ezaguna Indian eta Erresuma Batuko komunitate indiarraren artean.
Erreferentziak
Kanpo estekak