Sortaldea (arabieraz: بلاد الشام, Bilād ash-Shām edo المشرق العربي, al-Mashrīq al-'Arabiyy) "Anatolia eta Egipto arteko ekialdeko Mediterraneoko kostaldea" izendatzeko erabiltzen duten termino geografiko eta kulturala da.[1] Sortaldeak egungo Libano, Siria, Jordania, Palestina, Israel, Zipre, Turkiako Hatay probintzia, ipar-mendebaldeko Irakeko zenbait eskualde eta Sinai ditu bere barnean.
Denboran zehar eskualdearen mugak aldatuz joan dira baina betidanik "mendebaldeko Asia, ekialdeko Mediterraneo eta iparraldeko Afrikaren bidegurutzea" izan da.[2]. Eskualdea terminoa baino handiagoak diren Mashriq, Ilgora Emankorra, Mesopotamia, Ekialde Hurbila edo Ekialde Ertaina eskualdeen barnean izan da.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak