Palestinako Estatuako musika arabiar musikaren zati organikoa da. Gainera, palestinarrek konposatutako musikak izaera berezia du; alde batetik, Palestinako folklorea erabiltzen du konposizio musikalaren oinarri gisa, eta bestetik, XIX. mendearen amaieratik Palestinan sartu diren munduko musikaren genero ezberdinak ditu oinarri. Azken batean, faktore horiek izan dira Palestinako musika aniztasuna eta soinu bereizgarriak sortu dituztenak.
Palestinako musikak askotariko generoak biltzen ditu: "dabke" izenez ezagutzen diren kantu folkloriko tradizionalak (ospakizun eta ekitaldi kulturaletan erabiliak), musika klasiko arabiarra eta musika garaikidea. Palestinako generorik enblematikoenetako bat "dabke-a" dela esan dezakegu; taldeetan praktikatzen den dantza eta musika mota bat, Palestinako herriaren komunitatea eta batasuna islatzen dituena. "Dabke" abestiek maitasun- historiak eta erresistentzia gaiak jorratzen dituzte, eta askotan danborrak eta perkusioko beste instrumentu batzuk izaten dituzte lagun.
Erabilera
Lehen aipatu bezala, palestinako musikak ere zeregin garrantzitsua izan du erresistentzia kultural eta politikoan. Abesti askoren letrek okupazioari, askatasunari eta justiziari buruzko gaiak jorratzen dituzte, eta, horri esker, musika bitartekari boteretsua da Palestinak bere eskubideen alde duen borroka adierazteko. Artista palestinarrek beren musika erabili ohi dute batipat kausa palestinarra nazioartean ezagutarazteko eta Palestinako herrialdearen elkartasuna adierazteko.
Hip Hop Palestinarra
90eko hamarkadaren amaieran, Palestinako gazteek Palestinako azpigenero musikal berri bat sortu zuten: Palestinako hip hopa, doinu arabiarrak eta mendebaldeko erritmoak konbinatzen dituena, arabierazko, ingelesezko eta baita hebreerazko letrekin.
Palestinak musikaren panorama internazionalean duen pertsonairik esanguratsuena zalantzarik gabe Dj Khaled da. Khaled Mohammed Khaled, 1975eko azaroaren 26an jaioa eta profesionalki D.J. Khaled bezala ezaguna, estatubatuar D.J. bat da, musika ekoizlea eta disko exekutiboa, Palestinar deszendentzia duena. [2]
Erreferentziak
↑(Ingelesez)«Palestinian Music»Interactive Encyclopedia of the Palestine Question – palquest(Noiz kontsultatua: 2023-11-08).