Faisal Zaldiketa Kluba (arabieraz: نادي الفيصل للفروسية) Gaza hirian kokaturik dagoen zaldiketa elkarte bakarra da, 2003an sortu zena[1]. Hipodromoa eta luxuzko jatetxea ditu.
Palestinako Hipika Federazioaren barnean dagoen arren haren egoitza Ramallah hirian aurkitzen da eta ondorioz elkarren arteko harremanak oso zailak dira[1]. Horretaz gain zaldiak Egiptotik inportatzen ditu Gazako tunelak erabiliz.
Zaldiketa kluba
Zaldi lasterketak arrakasta handiko kirola da Gazan[2]. 2010ean Faisal Kluba baino ez zegoen Gazan eta bazkideen kopurua asko igotzen hasi zen, 120 kide izateraino. Hauei gehitu behar zaie zaldian ibiltzen ikastera edo itzuli batzuk egitera tarteka etortzen ziren bezeroak[3]. Zaldizko gizonezkoak eta emakumezkoak aritzen dira klubean, 8 urtetik hasi eta 40 artekoak[1].
Faisal hipodromoak bi pista ditu, bata 40 metroko luzera duena eta bestea nazioarteko distantzia ofiziala duena, 60 metrotakoa hain zuzen ere. Horretaz gain zaldien jauzi-erakusketak ere egiten dira[4].
Israelek 2006tik ezarritako blokeoa dela eta zaldiak Egiptotik inportatzen dituzte Gazako zerrendako tunelak. Horrela eskuratu dituzte 60 zaldi (2012ko datua)[1]. Horregatik Faisal Zaldiketa Klubak ongi eutsi dio egoera zailari[3].
Aisialdi eremua
Luxuzko jatetxe bat ere kudeatzen du Faisal Zaldiketa Klubak. Gazako eliteko gazte jendea ikusten da bertan[3].
Crazy Water Park aisialdi parkea du alboan, gazatar aberatsak egun pasa joaten direna. Hiru igerileku, 100 metrotako luzera duen kanala, hainbat ur jauzi eta pedaloekin ibiltzeko putzua ditu. Inguruan kafetegi ugari eta "Gaza Mall" merkataritza zentroa daude. Populazioaren zati txiki batek soilik erabil ditzakeen instalakuntzak dira[3].