Al-Zaytoun (arabieraz: الزيتون; literalki: 'olibak') Gazako barrutia da, hiriaren hegoaldean. Izen bereko auzoa ere bada.
Historia
1930 and 1940ko hamarkadetan eraiki zen, Gaza hiria erdigunetik kanporantz garatzen zen bitartean. Hasierako eraikuntzarako finantzaketaren zati handi bat atzerriko erakundeei eman zitzaien, esaterako, misiolari-ospitaleei.[1]1948ko gerra arabiar-israeldarraren ondoren, errefuxiatu palestinarren etorrerarekin, Al-Zaytoun-eko populazioa hazi egin zen. Ahmed Yasinen familia barruti honetan kokatu zen.[2]
Israelen eta Gazaren arteko gatazkan (2008-2009), Israelgo Defentsa Indarrak (IDF) lurrez sartu ziren, barrutia okupatuz. Garai hartan, 48 palestinar, gehienak hiru familiakoak, hil zituzten. Gainera, 27 etxebizitza, hainbat abeltegi eta meskita bat suntsitu ziren.
2023ko Israel-Gaza Gerran, urriaren 17ko gauean, asteartean, eztanda bat izan zen Al-Ahli Arab ospitalean. Israelek egindako erasoen ondorioz lekualdatutako milaka pertsona zeuden ospitaleko patioan. Horren ondorioz, 500 palestinar baino gehiago hil ziren eta 600 zauritu baino gehiago, Palestinako Osasun Ministerioaren lehen informazioen arabera..[3][4][5]
Cohen, Amnon; Lewis, Bernard (1978). Population and Revenue in the Towns of Palestine in the Sixteenth Century. Princeton University Press. ISBN 0-691-09375-X.
Dumper, Michael; Stanley, Bruce E.; Abu-Lughod, Janet L. (2007), Cities of the Middle East and North Africa: A Historical Encyclopedia, ABC-CLIO, ISBN 978-1-57607-919-5
Meyer, Martin Abraham (1907). History of the city of Gaza: from the earliest times to the present day. Columbia University Press.
Milton-Edwards, Beverley (1999), Islamic Politics in Palestine, I.B.Tauris, ISBN 978-1-86064-475-7
Palmer, E. H. (1881). The Survey of Western Palestine: Arabic and English Name Lists Collected During the Survey by Lieutenants Conder and Kitchener, R. E. Transliterated and Explained by E.H. Palmer. Committee of the Palestine Exploration Fund.
Sharon, Moshe (2009). Corpus Inscriptionum Arabicarum Palaestinae, G. Vol. 4. BRILL. ISBN 90-04-17085-5.