Herodesen Atea (arabieraz: باب الزاهرة, Bab az-Zahra; hebreeraz: שער הפרחים, Sha'ar HaPrakhim, euskaraz: «Loreen Atea») edo Daviden Dorrearen Atea, Jerusalemgo Hiri Zaharreko zazpi ate nagusietariko bat da, bertoko Auzo Musulmana Bab az-Zahra palestinar kanpoaldeko auzoarekin batzen dituena.[1] 755 metroko altueran dago eta Herodes Antipasen izena du, hortik bere jauregira baitzihoazten.[1] XVI edo XVII. mendeko izen kristaua da, Pontzio Pilatosek Jesukristo bertatik bidali zuen tradizioa jarraitzen zuena (Lk 23:7).[2]
1099an, Lehenengo Gurutzadan, gurutzatuak bertatik sartu ziren Jerusalemen.
Erreferentziak
Kanpo estekak