Terra Sancta museoaJerusalemgo Hiri Zaharrean dagoen Eliza Katoliko Lurralde Santuko jagoleak[oh 1] elkargoak zuzendutako museoa da.[1][2] 1902an ireki zen lehen aldiz, eta, gero, berriro ireki zen 2016ko martxoan. Museoak tresna, objektu eta egitura zaharrak erakusten ditu; Jesusen garaiko arrantza-gakoak, tiranteak, lantzak, zisternak, haziak, iltzeak, ispilua, makillaje-espatulen jokoak, baxera, lan-tresnak, txanponak, txanponak galdatzeko moldeak, dadoen zeramikazko piezak, harrizko hezurtegiak eta hilobiak .[3][4][5][6][7]
Kokalekua
Terra Sancta Museoa bi komentu katolikoren artean banatuta egon da: bildumen zati bat Flagelazioaren Eliza dagoen esparruan dago, Bide Doloretsuan (latinez, Via Dolorosa), non tradizio kristauren arabera, soldadu erromatarrek Jesus zehatu zuten; eta beste zatia Jesus Salbatzailearen monasterioan.[8]
Gaur egun, museoaren proiektuak hiru atal ditu: multimedia saila eta arkeologikoa Flagelazioaren komentuan daude, Bide Doloretsuan, eta zati batean irekita daude bisitariei. San Salvador komentuaren barruan sortuko den atal historikoaren inaugurazioa 2025erako (2026) aurreikusi da, eta Europako Errege Gorteek mendeetan zehar egindako dohaintza ugariak erakutsiko ditu[9].
Aurrekariak
Israel, Libano, Zipre, lurralde palestinarrak, Egipto eta Jordania osoan XX. mendean Frantziskotarren Ordenaren bidez egindako aurkikuntza arkeologikoen eta indusketen emaitza da museoa. Indusketa horiek dozenaka mila artefaktu azaleratu zituzten, eta Studium Biblicum Franciscanum-ek biltegiratu zituen, museora eraman ziren arte.[10][11][12]
Aretoak eta Bilduma
Oharrak
↑Lurralde Santuko jagoleak edo kustodia, frantziskotarren eliz-probintzia bat da, Palestinako hainbat diozesi elkartzen dituena.