Tabbouleh (arabieraz: تبولة, tabūla) Siria eta Libanoko jatorrizko entsalada bat da, batzuetan inguruko ohiko aperitiboen laguntza bezala hartzen dutena. Mundu arabiar osoan udako hilabete beroetan kontsumitutako plater hotza da.
Osagai nagusiak perrexil txikitua, bulgurra, oliba-olioa, tomatea, letxuga eta beste belar usaintsu batzuk dira, limoi urez hornitua. Ekialde Hurbileko gastronomia batzuetan letxuga hostoak erabiltzen dira,[1] aza zuria edo mahasti hosto freskoak zerbitzatzeko.
Magrebeko eremu zabaletan, antzera prestatzen da, bulgurra, kus-kusarekin eta perrexil pixka batekin ordezkatuz.
Erreferentziak
- ↑ Terry Carter, et al., Syria and Lebanon, Lonely Planet, 2004