Leia mendilerroarenIluntzar mendiko (727 m.) oinetan dago kokatuta herria. Lea ibaiak udalerria gurutzatzen du. Herriko punturik altuena Urregarai tontorra da (707m.).
Aulestik 665 biztanle zeuzkan 2019an. Horietatik %27,37ak 65 urte edo gehiago zeuzkan. Atzerrian jaiotakoen kopurua %6,02 zen.[10]
Aulestiko biztanleria
Politika
2015eko udal hauteskundeak
2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Mikel Ansotegi Jaio (EH Bildu) izendatu zuten Aulestiko alkate, alkatetza berrituz. Ansotegik alkatetza berritu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.
Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak 2017an: Lehen sektorea %8,2; bigarren sektorea %31,4; eta hirugarren sektorea %50,9. Eraikuntzaren arloak balio erantsi gordinaren %9,5 suposatzen zuen.[10]
Euskara
Aulestiko euskara mendebaldeko bizkaieraren barnean kokatzen da, sortaldeko hizkeraren parte den Lea-Artibaiko euskaran[15][16] hain zuzen. Herritarren %88,52 euskalduna da.[10]
Herri honetan egindako azterketa baten ondoren argitaratu zuen William A. Douglass antropologo estatubatuarrak 'Death in Murelaga' liburua. Bertan aztertzen ditu herri honetako hileta errituak.[19] Ikerketa egiteko, urtebetez egon zen Zubero auzoko Goitiandia baserrian bizitzen.[20] 1965 urtean egin zuen egonaldi hura.[21]