2023ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian
Artikulu hau abian diren hauteskundeei buruzkoa da. Informazioa azkar alda daiteke zenbaketaren aurrerapenarekin emaitza ofizialak argitaratu arte. Baliteke hasierako informazioak fidagarriak ez izatea, eta baliteke artikulu honen azken eguneratzeek ez islatzea eskura dagoen informazio eguneratuena.
2023ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian
Nafarroako Parlamentua 50 legebiltzarkideek osatzen dute eta haien hautaketa Nafarroako hauteskunde araudiak zehazten du, 1986ko azaroaren 17ko foru legearen bidez. Lege horrek argi uzten du Nafarroako hauteskundeetan hautesbarruti soil bat baino ez dagoela, lurralde osoa bere gain hartzen duena. Gainera, botoen % 3 baino gutxiago lortzen duen alderdiak ezin du eserlekurik lortu. Hauteskunde horien deialdia Nafarroako lehendakariari dagokio.[2]
2023ko hauteskundeetara 11 hautagai aurkeztu ziren, bakoitza alderdi politiko edo koalizio politiko baten buru. Aurreko hauteskundeetako hautagai-kopuru bera da; hala ere, alderdi batzuk artean aurkeztu ziren, baina oraingoan ez dira hautagai gisa agertzen. Koalizio politiko berriak ere badaude, bereizita aurkeztu ziren alderdiak biltzen dituztenak eta, 2019arekin alderatuta, beste koalizio batzuk desagertzen direnak.
EAEko batzar nagusietako ahaldunak aukeratzeko sistema D´Hondt legea jarraituz egiten da. Hau da, lurralde historiko bakoitza hautesbarruti kopuru jakin batean banatzen da (ikus eskuineko irudia) eta haietako bakoitzari ahaldun kopuru jakin bat dagokio, hauteskunde-deialdia egiten denean zehazten dena. Hauteskunde-deialdia ahaldun nagusiak egin behar du eta erakunde haietako hauteskundeen datak zein epeak udal hauteskundeen berak izaten dira.[3]
Hautagaiak
Lurraldea eta aurreko legealdiko diputatu nagusia/presidentea