LoiuBizkaiko barnealdean eta erdialdean eta Txorierriko eskualdean dagoen udalerria da, 2016. urtean 2.277 biztanle zituena. Bilbotik 1983an desanexionatu zen.[4]
Zabaloetxe auzo nagusia eta herrigunea da, udaletxea barne hartzen duena, eta beste bi auzo handiak Elotxelerri eta Lauroeta dira.
Geologia
Loiuko ingurunea gehienbat Goi-Kretazikokomarga, margakararri eta kalkarenitaz osatzen da. Horrez gain metaketa alubial zein antropogenikoko gune handiak ditu.
Ez dakigu zehazki noiz eraiki zen San Pedro Apostoluari eskainitako parrokia (ziur asko eliztarrek sortua), baina badakigu 1634an egin zutela lehen erreforma. Urte hartan 500 bizilagun baino ez ziren bizi 98 etxetan. Teileria eta 7 errotak lasai bizitzeko moduko industria zuten.
1637an, Bizkaiko Jaurerriak Frantziak eta Espainiak zuten gerrarako mila gizonen herena osatzea erabaki zuen, Felipe IV.a erregeak egindako eskaerari erantzunez. Horretarako, banaketa bat egin zen Bizkaiko herri guztien artean, eta Loiuri egokitu zitzaion sei gizon ematea [E. J. L.: "H. G. S. B.", t. V, 260. or.]. Bizkaiko Jaurerriak, bere kostaldeak Frantziako ontzien balizko eraso batetik babesteko beste neurri prebentibo batzuen artean, 1639ko apirilaren 20an erabaki zuen Jaurerriaren barneko herrietako pertsona armatuek, arriskua izanez gero, zein puntutara jo behar zuten izendatzea. Loiukoek eta Berango, Sondika, Lejona eta Erandioko gizon armatuek Algorta eta Gizori laguntzera joan behar zuten (E. J. L.: "H. G. S. B.", t. V, 281. or.).
Artxandarako bidea.
1652ko azaroan, Jaurerriko Batzar Nagusiak Lujua eta Sondikako elizateei laguntzea erabaki zuen, Artxandako bidea konpondu zezaten. 1654an, Aldundiak seiehun erreal eman zizkien [E. J. L.: "H. G. S. B.", t. V, 386. eta 392. or.].
Oinaztarren loiu. XVII. mendearen hasieran, Bizkaiko jaurerriko erregimentu orokorreko langileen hauteskunde orokorretan, Lujuak Oñatiko partzialtasunaren alde bozkatu zuen.
Ez dakigu zehazki noiz eraiki zen San Pedro Apostoluari eskainitako parrokia (ziur asko eliztarrek sortua), baina badakigu 1634an egin zutela lehen erreforma. Urte hartan 500 bizilagun baino ez ziren bizi 98 etxetan. Teileria eta 7 errotak lasai bizitzeko moduko industria zuten.
XVIII. mendea.
1704an, Loiuk hirurogeita hamabost su zituen, urte horretan Bizkaia osoan egindako sutegi batetik ondorioztatzen denez. Su hori Jaurerriko Batzar Nagusiak dekretatu zuen ekainaren 28an, Jaurerriko gastu orokorren banaketa egin ahal izateko [E. J. L.: "H. G. S. B.", t. VI, 24. or.]. 1761ean elizate horretan Calahorrako eliz auzitegiak 2 espetxeratu zituen, moralaren aurkako hutsegite oso larriak egiteagatik. Hornitzaile jaunak epaia eman zien urte horretako azaroaren 20an. 1762an, bi ofizio eman ziren, agindutakoa bete zela jakinarazteko [E. J. L.: "H. G. S. B.", t. VI, 348. or.].
1983ko urtarrilaren 1ean, Loiu Bilbotik bereizi zen 1982ko abenduaren 20ko dekretu bidez, eta udalerri independente bihurtu zen.
1983ko maiatzaren 8ko udal-hauteskundeak, zinegotziok hautatu ziren:
EAJ: Marcos Goikoetxea Zabala (alkate izendatu zen), Pedro María de la Torre San Cristóbal, Ignacio Ladislado Uriarte, Eloy Alvaro Urrutia Arechabaleta, María Arrate Ugarte Beistegui. Javier Aguirre Ibáñez, Pascual Ledesma Echebarria, José Luis Bárcena Aguirregoitia.
EE: Vicente Arteagoitia Aurrecoechea.
Demografia
Loiuko biztanleria
1970 eta 1980ko erroldetan, Loiu Bilboko eta Asua Haranaren barneko auzo izan zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgune
Azpiegiturak
Garraioa
Aireportua
Bilbo-Loiu aireportua lehen mailako azpiegitura nagusia da, Euskal Herriko eta Kantauri itsasoko ertzeko aireporturik garrantzitsuena bidaiari zein hegaldi kopuruari dagokionez. Bilbotik 12 kilometrora kokatua, Loiu, Sondika eta Derio udalerrietako lurretan dago; bidaiarien terminala (La Paloma ezizenaz ezaguna) eta 12/30 pistaren zati gehiena Loiu udalerrian daude. Espainiar aireportu sistemak dituen 14 aireportu errentagarrienen artean dago. Gaur egun, aireportua Vueling Airlines, Volotea eta Air Nostrum airelineen aire-baseetariko bat da.
1927kourrian Herri Lanen Batasunak Bilbon aireportua eraikitzeko hasierako pausuak eman zituen. Hasiera batean Bilboko aireportua Galea lurmuturrean ezartzea pentsatu bazen ere, azkenik, 1936an, Aire-Nabigazioaren Zuzendaritza Orokorrak Sondika udalerrian aireportua instalatzeko baimena eman zuen. 1940an Sondika udalerrian aireportu zibila eraikitzeko akordioa lortu zen, udal eta estatu mailako erakundeen artean. 1950ekoekainaren 20an bidaiarien terminalaren eraikuntza amaitu zen eta aireportua ofizialki inauguratu zen, Carlos Haya izenarekin, bilbotar pilotu ezagunaren omenez.[6]
Bidaiarien eskaeraren igoera handiagatik eta Sondikakoterminala handitzeko arazoengatik, AenakSantiago Calatravari esleitu zion bidaiarientzako terminal berri baten diseinua, urtean 5 milioi inguru bidaiari jasotzeko gai izan beharko lukeena. Daukan formagatik, terminal berriak La Paloma (Usoa) ezizena jasotzen du, hegan egitera doan uso baten antza omen duelako. Porlanez eta beiraz egina dago, kolore zuria nagusi delarik. Terminal berria aireportuko instalazioen iparraldean kokatzen da, zaharraren aurrean eta Loiu udalerrian, eta 2000koazaroaren 19an inauguratu zen. 32.000 m² (340.000 oin²) azalera eraikia du, hiru solairutan banatuta (0 Solairua = Helduerak • 1 Solairua = Irteerak • 2 Solairua = Bulegoak) eta bidaiarientzako zerbitzu guztiak jasotzen ditu, diseinu argiarekin, munduko 10 aireportu terminalik ikusgarrienen artean dago. Terminalak aireontziak aparkatzeko 21 plaza ditu, eta sei finger izeneko pasabide ditu, terminala eta hegazkinaren arteko ontziratze zuzenerako.
Azken urteotan Bilboko hiriak turismoan izan duen gorakadaren ondorioz, aireportuak eginiko hegaldi kopurua handitu da: 2006. urtean 3.876.072 bidaiari pasatu ziren Bilboko aireportutik, horietarik 1.020.286 nazioarteko hegaldietako bidaiariak izan ziren, eta 2.855.786 Espainia barneko hegaldietako bidaiariak. 2016an 4.588.265 bidaiari hartu zituen eta 2018an 5.469.453.[7][8]
Klima, euskal kostalde guztiak bezala, ozeanikoa da. Köppen klima sailkapenaren arabera, klima hotzepel hezea eta urtaro lehorrik gabea (Cfb kodeaz adierazia). Tenperatura hotzepelak, hezetasun nabaria eta euri ugari izaten dira urte osoan zehar. Hala ere, uda eta negua nabari bereizten dira tenperaturari dagokionez. Euria, berriz, urte osoan izaten da eta neguaren eta udaren arteko aldeak txikiak izaten dira. Elurra, ordea, oso gutxitan egiten du, urtean behin-edo, eta 5-10 alditan izozten du urtean.
↑(Gaztelaniaz)«70 años de actividad aérea en Bilbao»Bilbao Air, Sociedad para la Promoción del Aeropuerto de Bilbao 2018-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).