Auzo nagusiak aurrekoak dira, baina eurez gain, Atxandiaga, Besakoetxe, Gastaka, Goisaga, Karbonerak, Labeko eta Ozaunzar auzuneak ditugu. Baita Atxeta auzoa, Areta herriaren parte, zeinean gehiena Araba den (Laudioko udalerria, zehazki) baina Atxeta berez Arrankudiaga.
Demografia
Arrankudiagako biztanleria
Politika
2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Itziar Duoandikoetxea González (EH Bildu) da Arrankudiagako alkatea, bigarren aldiz alkatetza berrituz. Garcíak alkatetza berritu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.
Herriko berezko euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat da, sartaldeko multzoan kokatzen den Nerbioi ibarreko euskara.[16][17] Aipatzekoa da, era berean, Arrankudiagako bertso-eskola.
Jaiak
Arrankudiagako jai nagusiak Andre Mari jaiak dira, abuztuan, Berakatz Egunarekin amaitu ohi direnak.
Santa Ana egunean (uztailak 26), Laudio eta Arrankudiaga artean banatzen den Areta auzoan txuzoak jartzen dira lurrean, muigak markatzeko. Laudio herriko ikur zahar bat hain zuzen.[18] Laudioko txuzoek otsoak dituzte grabatuta euren puntetan, eta Arrankudiagakoek lehoiak eta armarriak.[19]