Elorrio

Elorrio
 Bizkaia, Euskal Herria
Elorrioko arkupea.

Elorrioko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaDurangaldea
Izen ofiziala Elorrio
AlkateaJulene Lazkano (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea48230
INE kodea48032
Herritarraelorriar
Kokapena
Koordenatuak43°07′50″N 2°32′33″W / 43.1305°N 2.5426°W / 43.1305; -2.5426
Map
Azalera37,40 km²
Distantzia39 km Bilbora
Demografia
Biztanleria7.292 (2023)
−17 (2022)
alt_left 3.738 (%51,3) (%49,8) 3.634 alt_right
Dentsitatea189,67 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 1,73
Zahartze tasa[1]% 26,62
Ugalkortasun tasa[1]‰ 45,48
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 76,82 (2011)
Genero desoreka[1]% 7,99 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,5 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 56,86 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 34.2 (2016)
Etxeko erabilera [3]% 46.47 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1356. urtea
Webguneahttp://www.elorrio.net

Elorrio Bizkaiko hego-ekialdeko udalerri bat da, Gipuzkoarekin eta Arabarekin mugakide egiten duena. Bizkai osoko zaharrenen artean dago, Erdi Aroan fundatu zen-eta hiribildu gisa, eta 2016. urtean 7.350 biztanle zituen.

Ingurune natural ederra du, eta ondare historiko eta kultural aberatsa; hartara, 1964an hirigunea gune historiko-artistiko izendatu zuten. Jauregi eta armarridun etxe asko dago, bai eta ermitak ere.

Elorrioko udaletxea eta enparantza.

Geografia

Elorrio Bizkaiko hego-sortaldeko muturrean dago, Arabarekiko eta Gipuzkoarekiko mugan, Durangaldearen barruan. Udalatx mendiaren azpian dago, eta Elorrioren lurrak Gipuzkoa mugatzen duten mendietan zabaltzen dira.

Eskualdeko burua, Durango, 9 kilometrora dago; eta Bilbo, 39 kilometrora.

Ingurune naturala

Udalerriko ibai nagusia Udalatx inguruetan sortzen den Zumelegi da. Ibai hori Arrazolarekin lotzen da Atxondon, eta bien batzetik Ibaizabal sortzen da. Ibarra inguratzen duten mendietan Zumelegiraino doazen beste hainbat erreka sortzen dira: Intxorta, Larrarte, Mendraka...

Elorrio haranaren amaieran kokaturik, badirudi Anbotoko mendilerroko kareharrizko haitzak urrun daudela, baina mendilerrotik apur bat bananduta, 1.117 metroko Udalatx mendia dugu herriaren gainean. Landaretzaz estalitako hainbat mendik inguratzen dute udalerria, Intxorta (797 m.), Memaia (669 m.), Amitar, Santa Mañazar (679 m.) eta Erdella (660 m.), esaterako. Elorrion bertan ere badago Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeek bat egiten duten mendia: Betsaide.

Mugakideak

Elorrioren mugakideak honakoak dira: iparraldean Berriz eta Zaldibar; hegoaldean Arrasate (Gipuzkoa) eta Aramaio (Araba); sortaldean Elgeta eta Bergara (Gipuzkoa); eta sartaldean Atxondo eta Abadiño.

Auzoak

Elorrio hainbat auzoz osatua dago. Hiriguneaz eta San Agustin lehengo elizateko hirigune txikiaz gain: honako auzoek osatzen dute hiribildua: Aidazua, Aldape, Arabio, Aruneta, Berrio, Berriozabaleta, Gazteeta, Gazeta, Iguria, Leanitz, Miota, Lekeriketa, Mendraka, Urkizuaran eta Zenita.

Ekonomia

Hiribilduaren ekonomia sektore industrialean oinarritzen da. Hala ere, nekazaritzak eta, batez ere, abeltzaintzak garrantzi aipagarria daukate udalerriko ekonomian.

Lehen sektorean nekazaritza-ustiapenek, gehienak txikiak, jarduera industrialeko diru-sarrerak osatzen dituzte gehienetan. Badira abeltzaintza-ustiapen garrantzitsuak, haragi eta esne ekoizpenean oinarrituak. Insignis pinuaren ustiapenak ere badu garrantzia.

Bigarren sektorea, esan bezala, garrantzitsuena da. Mota guztietako metal eraldaketan diharduten enpresak dira, galdategiak, burdindegiak eta tresna-makinako enpresak.

Zerbitzuen sektorea txikia da biztanleriaren eguneroko beharrak asetzeko, eta Durango eta Arrasate hurbil egoteak jendea erosketak bertan egitea errazten du.

San Agustin auzoan, Eroskik, kontsumo eta banaketa kooperatibak, bere egoitza ofiziala eta biltegiak dauzka.

Historia

Gaurko udalerria Elorrioko hiribilduak eta San Agustin Etxebarria elizateak osatzen dute. Hiribildua elizatearen lurretan sortu zuen Tello I.a Bizkaiko jaunak 1356an. Herri bien historiak 1635ean bildu ziren. Ordu arte, Elorriok ordezkapena zuen Gernikako Batzarretan (hiribilduen 13. jarlekua), eta San Agustinek Gerediagakoetan, 3.a, Durangoko merinaldeari baitzegokion. Bildu ostean, elizateak bertako ordezkapena galdu zuen eta hiribilduarekin batera izan zuen.

Elizate guztiekin gertatu bezala, ezin da jakin noiz sortu zen San Agustin Etxebarria. Jatorria Bizkaiko lur lauaren historiari lotuta omen dago. Inguruko udalerrietan gizakiak bazirela frogatzen duten neolito aurreko garaiko giza aztarnak aurkitu dira.

Gaur egun Elorrio den eremuan hainbat hilobi eta hilarri aurkitu dira. Horietako batzuk Argiñetan bilduz joan ziren, Argiñetako nekropolia sortuz. Bertan 893ko piezak daude, kristautasuna ingurura sartu zeneko garaikoak. Hilarriak, berriz, hilobiak baino zaharragoak, aurrekristauak dira.

1053ko otsailaren 11n San Agustin Etxebarriako monasterioa sortu zuten. XII. mendean aldaketa erromanikoa izan zuen eta XVI. mendean gotiko itxura hartu zuen, gaur egun ikus daitekeena.

1356an hiribildua sortzeak nobleen botereari aurre egitea eta aldi berean Jaurerria gipuzkoarrengandik babestea zuen helburu. Ahaide nagusien arteko gudu nagusietako bat izan zuten Elorrion. Gudu hura 1468an izan zen, eta Ibarra oinaztarrak eta eta Marzana ganboatarrak izan ziren aurrez aurre.[4]

XVI., XVII. eta XVIII. mendeak hiribilduko Aro Berria izan ziren. Hainbat elorriarrek parte hartu zuten bete-betean Amerikekin komertzioan. Horrek hiribildura aberastasun handiak ekarri zituen, eta horren oroigarri dira Elorrioko armarridun (69 baino gehiago) etxe eta jauregiak (20 inguru). Bizkaiko handiena den eliza eraiki zen (1459 eta 1506 bitartean), herri iturriak egin ziren, muga-gurutze garrantzitsu eta ondo landuak... Garai hartan atxiki zitzaion elizatea hiriguneari.

XIX. mendeak hiribildu aberatsa aurkitu zuen, bainuetxeen moda bereganatuz zihoan nekazaritza-gizarte batekin (hiribilduan baziren bainuetxe batzuk: Galartzako bainuetxea edo Bainu Zaharrak eta Beleringo bainuetxea edo Bainu Berriak) eta hiribildua udaldiak igarotzeko erabiltzen zuen nobleziarekin.

Espainiako Gerra Zibila izan eta gero, bainuetxeen moda ahaztuta, Elorrio Euskal Herriaren eta Durangaldearen industrializazioari lotu zitzaion. Hainbat industria bertan kokatzeak biztanle kopurua handitu egin zuen, harik eta 1980ko hamarkadan 8.000 ingurura iritsi arte.

Monumentu gunea Eremu Historiko-Artistiko izendatu zuten 1964an, jarduera turistikoari bidea zabalduz.

Elorrioko ikuspegi orokorra.

Demografia

XX. mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan Elorrioko populazioa bikoiztu egin zen. 1980tik aurrera biztanleria egonkortu eta apur bat jaitsi zen.

Elorrioko biztanleria

Politika

2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan Bildu koalizioak jaso zituen boto gehien, eta bigarren EAJ alderdia izan zen boto-kopuruen distantzia laburrera. Alkatea Idoia Buruaga da.

Bildu koalizioak 6 zinegotzi lortu zituen, EAJ alderdiak beste 6, eta PP alderdiak zinegotzi bat eskuratu zuen. 2011ko ekainaren 11n egindako inbestidura ekitaldian EAJko Ana Otadui hautatu zuten alkate, bere alderdiaren 6 botoei eta PP alderdiko Carlos García zinegotziaren botoari esker.[5]

2007 2011
Alderdia Botoak Botoak
EAE-ANV 1.672 (%40,69) -
Bildu - 1.741 (%41,96)
EAJ-PNV 1.245 (%30,30) 1.505 (%36,27)
EHA-ACE 477 (%11,61) -
PSE-EE 373 (%9,08) 223 (%5,37)
PP 249 (%6,06) 276 (%6,65)
EA 93 (%2,26) Bildu koalizioan
EB-B - 161 (%3,38)
Abstentzioa 1.799 (%29,84) %28,62

Elorrioko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
6 / 13
1.741 (% 42,41)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 13
1.505 (% 36,66)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 13
276 (% 6,72)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 13
223 (% 5,43)
Aralar
0 / 13
199 (% 4,85)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
0 / 13
161 (% 3,92)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Azpiegiturak

Komunikazioek udalerria zeharkatzen duen BI-634 (Durango - Arrasate - Beasain) errepidea daukate ardatz. Errepide hori Durangon lotzen zaie N 634 eta AP-8 errepideei, Bilbo eta Donostia uztartuz; eta Arrasaten lotzen zaio Araba eta Deba Ibarra uztartzen dituen AP-1 errepideari. Elorrion hasten dira Elgeta eta Bergarara doan BI-2632 errepidea eta Berrizera doan BI-3321 errepidea.

XX. mendearen erdialdera arte tren geltokia izan zuen, baina 1960ko hamarkadan itxi egin zuten.

Kanpazarko mendateak lotzen du Arrasaterekin, errepidez.

Kultura

Euskara

Elorrioko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[6][7] proiekturako egina, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Tokiko euskaran, herriaren izena Elorrixo ahoskatzen da.

Elorrioko euskara mendebaldeko euskaretako bat da, zehatzago, Durangaldeko euskarari dagokiona. Besteak beste, Durango, Abadiño, Atxondo, Berriz, Iurreta eta Zaldibar herrietako ezaugarri da Durangaldeko euskara.[7][8]

Ondare zibila

Zearsolo jauregia.
Urkizu jauregia.

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Bigarren aro aipagarria XIX. mendean gertatu zen, Elorriok bi bainuetxe sortu eta jasotzen hasi zenean jende diruduna bainu terapeutikoak hartzera. Horrek piztu egin zuen herria, zeina garai hartan batik bat nekazaritzatik bizi baitzen. Neoklasizismoaren garaia zen.

Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea

XVII. mendea

XVIII. mendea

XIX. mendea

  • Beleringo bainuetxea. 1936a arte iraun zuen. Gaur egun Betsaide fundizioak daude bertan.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.
  • Galartzako bainuetxea. Neoklasikoa. Bazituen beste bi izen: Isasi-Olabezarreko bainuetxea edo Bainu zaharrak.
  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.

XX. mendea

Eliza ondarea

Sortzez Garbiaren basilika.
  • Domingotarren Komentua[9], Santa Ana komentua ere deitua[10]. Bertan herriko-seme izandako Balendin Berriotxoa santuari eskainitako museo txiki bat dute.

Elizak

Gurutzeak

  • Gurutzeagako gurutze gotikoa.
  • Santa Anako gurutze berpizkunde estilokoa.
  • Gurutzebarri gurutzea, estilo platereskokoa.

Ermitak

Elorriok 20 ermita ditu, auzoetan banatuta:

  • San Joan Bataiatzailea, Aldape auzoan.
  • San Jorge, Aldapen.
  • Santiago, Aldapen.
  • Santa Eugenia, Arabion.
  • Santa Eufemia, Araunetan.
   
  • San Esteban, Berrion.
  • San Urbano, Berrion.
  • Santa Katalina, Berriozabaletan.
  • San Martin Tourskoa, Gasteetan.
  • Andre Maria Gazetakoa, Gazetan.
   
  • Santa Katalina, Igurian.
  • Santa Luzia, Igurian.
  • San Lorentzo, Leanizen.
  • San Tomas, Mendrakan.
  • San Bartolome, Miotan.
   
  • San Antonio, Urkizuaranen.
  • San Jose, Urkizuaranen.
  • San Roke, Urkizuaranen.
  • San Adrian Argiñetakoa, Argiñetan.
  • San Fausto, San Fausto kalean.

Arriola Kultur Aretoa

Arriola Kultur Aretoa herriaren erdiguenan dago, Arespakotxaga-Azkarraga jauregia eta Sortzez Garbiaren basilika artean. 1989an sortu zen, asmo batekin: antzerkia, zinema eta beste kultura ekitaldi batzuk eskaintzea.

Musikaire, Udako Jaialdiak Elorrion

1998a ezkero, udaro eta hilabetez, Arriola Kultura Elkarteak Musikaire, Udako Jaialdiak Elorrion musika jaialdia antolatzen du aire zabalean, aprobetxatuta Elorriok dituen paraje ikusgarriak.

Jaiak

Errebonbilloak, euren omenezko estatuaren ondoan
  • Uztailaren 4an Bizkaiko patroia den Balendin Berri-Otxoaren omenezko jaia ospatzen da.
  • Iraileko lehen igandean Ferixa Nausikoak izaten dira, astebeteko herriko jai nagusiak, dantza, berbena, kirol eta herri kirol lehiaketa, kultura jarduera eta abarrekin.
  • Urriko lehen igandean Errebonbilloak izeneko jaia izaten da, alarde itxurakoa. Jatorria udalerriak defentsa edota gerrarako zeuzkan milizietan omen dago, nahiz eta elezaharrak Lepantoko guduarekin lotu.

Auzoetan honako jaiak izaten dira:

Ikastetxeak

  • Elorrioko Herri Eskola.
  • Txintxirri ikastola: 1968an abiatua.
  • Lourdes Ikastetxea.
  • Maria Bitartekaria.

Zerbitzuak

Elkarteak

  • Eme Elorrioko merkatarien elkartea.
  • Erdella mendi elkartea.
  • Elorrio Txirrindulari taldea.
  • Gaztetxea.
  • Barriketan euskara elkartea
  • Intxorta Asti Elkartea
  • Besaide Dantza Taldea

Elorrio Rugby Taldea

Lagunarte gastronomikoak

  • Lagun Toki.
  • Pitxar.
  • Alkartu.
  • Buzkantz
  • Lagunarte

Elorriar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Gartzia Salazar, Lope. (XV. mendea). Ana María Marín Sánchez ed. Istoria de las bienandanças e fortunas. .
  5. EAJko Ana Otadui izango da alkate[Betiko hautsitako esteka]. Anboto.org, 2011ko ekainaren 12an kontsultatua
  6. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  7. a b «Elorrio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  8. «Durangaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  9. «Domingotarren Komentua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  10. (Gaztelaniaz) ioxoi.com, hamael com. «Convento de Santa Ana (Dominicos), Elorrio» www.catolia.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).

Bibliografia

  • Agirre, I. (1992) Elorrio. Herri monografia hurbilketa. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo.
  • Arregi, G. (1987) Ermitas de Bizkaia. Labayru Institutua. Bilbo.
  • Dyca, S.L. (2006) Elorrio, topalekua / Elorrio, punto de encuentro. Elorrioko Udala. Bilbo.
  • Fernandez de Arroiabe, G. & Lizarralde, E. (2002) Elorrioko gurutze, baseliza eta jauregiak. Elorrio.
  • Pagadigorria, S. (1979) La villa de Elorrio. Col. Temas vizkaínos, 57. zenb. Bizkaiko Aurrezki Kutxa. Bilbo.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia


Read other articles:

Romanian meat roll MititeiMititei on a grill.Alternative namesMititei or miciCourseMain courseRegion or stateRomaniaServing temperatureHotMain ingredientsLamb, pork, beef, coriander, onion, garlic, black pepper, thyme, sodium bicarbonate  Media: Mititei Mititei (Romanian pronunciation: [mitiˈtej]) or mici (Romanian pronunciation: [mit͡ʃʲ]; both Romanian words meaning little ones, small ones) is a dish from the Romanian cuisine, consisting of grilled ground meat ro...

 

Artikel ini tidak memiliki referensi atau sumber tepercaya sehingga isinya tidak bisa dipastikan. Tolong bantu perbaiki artikel ini dengan menambahkan referensi yang layak. Tulisan tanpa sumber dapat dipertanyakan dan dihapus sewaktu-waktu.Cari sumber: Persig Gunungkidul – berita · surat kabar · buku · cendekiawan · JSTOR Persig GunungkidulNama lengkapPersatuan Sepak Bola Indonesia GunungkidulJulukanOwa JawaBerdiri1976StadionStadion Gelora Handayani, G...

 

هذه المقالة يتيمة إذ تصل إليها مقالات أخرى قليلة جدًا. فضلًا، ساعد بإضافة وصلة إليها في مقالات متعلقة بها. (ديسمبر 2019) تلوث الهواء في لوس أنجلوس. تلوث الهواء هو دخول المواد الكيميائية أو الجسيمات المعلقة أو المواد البيولوجية التي تسبب ضرراً أو إزعاجًا للإنسان أو للكائنات الح

Israel Dow Frumkin (ohne Jahr) Israel Dow Frumkin (auch: Israel Dov Frumkin; geboren 29. Oktober 1850 in Dubrovna, Kaiserreich Russland; gestorben 10. Mai 1914 in Jerusalem, Osmanisches Reich) war ein Pionier des hebräischen Journalismus, Autor mehrerer Bücher (zumeist Übersetzungen) und leistete wesentliche Beiträge zum geistigen Leben Jerusalems. Inhaltsverzeichnis 1 Leben 2 Literatur 2.1 Zeitdokumente 2.2 Sachbuch 3 Einzelnachweise Leben Israel Dow Frumkins Familie zog nach Jerusalem, ...

 

Berikut adalah daftar anggota Angkatan Laut, yang ada pada manga dan anime One Piece. Admiral Armada Fleet Admiral / Gensui Pemimpin Angkatan Laut dan pimpinan tertinggi di Markas Besar Angkatan Laut Grand Line. Sengoku Admiral Tinggi Sengoku, pemimpin tertinggi di badan Angkatan Laut, pertama kali muncul pada cerita 234:Ingat Baik Baik, (volume 25). Sengoku kelihatan sangat bijak, tetapi tegas. Ia memiliki kekuatan yang dapat berubah menjadi raksasa seperti Budha, oleh karena itu ia dijuluki...

 

Rinke KhannaRinke Khanna pada tahun 2015Lahir27 Juli 1977 (umur 46)Mumbai, Maharashtra,  IndiaTahun aktif1999–2004Suami/istriSameer Saran (8 Februari 2003 – sekarang) Rinke Khanna (nama lahir Rinkle Khanna pada 27 Juli 1977) adalah seorang aktris India. Ia adalah putri sulung dari aktris Dimple Kapadia dan aktor Rajesh Khanna, saudari dari Twinkle Khanna dan satudari ipar dari aktor Akshay Kumar. Ia membuat debut filmnya dengan Pyaar Mein Kabhie Kabhie (1999), mengubah nama...

بي كاي رشاش بي كاي النوع رشاش متعدد الأغراض بلد الأصل  الاتحاد السوفيتي تاريخ الاستخدام فترة الاستخدام 1965 - الوقت الحاضر المستخدمون العراق سوريا لبنان مصر ليبيا إيران الجزائر الحروب حرب الحدود الجنوب أفريقيةالحرب الأهلية الكمبوديةالمناوشات المصرية الليبيةالحرب الفيتن

 

American businessman (1904–1999) Forrest Mars Sr.BornForrest Edward Mars(1904-03-21)March 21, 1904Wadena, Minnesota, U.S.DiedJuly 1, 1999(1999-07-01) (aged 95)Miami, Florida, U.S.EducationYale UniversityUniversity of California, BerkeleyOccupationConfectionary magnateYears active1923−1973Known forDirector of Mars, Inc.Founder of Ethel M Chocolate FactorySpouse Audrey Ruth Meyer ​(died 1989)​ChildrenForrest Edward Mars Jr.John F. MarsJacqueline M...

 

Regional airport serving Ensenada, Baja California, Mexico Ensenada AirportAeropuerto de EnsenadaIATA: ESEICAO: MMESLID: ENSSummaryAirport typeMilitaryOperatorSecretaría de la Defensa NacionalLocationEnsenada, Baja California, MexicoElevation AMSL66 ft / 20 mCoordinates31°47′43″N 116°36′09″W / 31.79528°N 116.60250°W / 31.79528; -116.60250MapESEShow map of Baja CaliforniaESEShow map of MexicoRunways Direction Length Surface m ft 11/29 1,491 4...

This article is about the Nassau County, New York hamlet. For the Syracuse, New York neighborhood, see Franklin Square, Syracuse. For the demolished square in Manhattan, see Franklin Square (Manhattan). Hamlet and census-designated place in New York, United StatesFranklin Square, New YorkHamlet and census-designated placeThe Franklin National Bank (now a Chase bank), a historic landmark in Franklin Square, in 2016.Location in Nassau County and the state of New York.Franklin Square, New YorkLo...

 

Kompleks Peluncuran 1Peta Kompleks Peluncuran Stasiun Angkatan Antariksa Cape Canaveral. LC-1 berada pada titik ujung timur.Situs peluncuranStasiun Angkatan Antariksa Cape CanaveralLokasi28°27′54″N 80°32′15″W / 28.46500°N 80.53750°W / 28.46500; -80.53750Koordinat: 28°27′54″N 80°32′15″W / 28.46500°N 80.53750°W / 28.46500; -80.53750Nama pendekLC-1OperatorAngkatan Antariksa Amerika SerikatTotal peluncuran~66Jumlah landasan1I...

 

Canadian singer Shweta SubramBackground informationBornMangalore, Karnataka, IndiaOriginOttawa, CanadaGenresBollywood, Hindi, Punjabi, playback singingOccupation(s)Singer, songwriter, performerInstrument(s)Vocals, pianoYears active2011–presentWebsitewww.shwetasubram.comMusical artist Kantimathi Subramanian Iyer, known professionally as Shweta Subram, is a Canadian playback singer, known for singing in the song Jalebi Baby (2020).[1] She primarily sings in Hindi, as well as Punjabi, ...

Minjur BhaktavatsalamBhaktavatsalam di sesi Haripura dari Kongres Nasional India, sekitar tahun 1938Ketua Menteri Madras 4Masa jabatan2 Oktober 1963 – 6 Maret 1967Perdana MenteriJawaharlal Nehru,Lal Bahadur Shastri,Indira GandhiGubernurBhishnuram Medhi,Jayachamaraja Wodeyar Bahadur,P. Chandra Reddy (pelaksana jabatan),Sardar Ujjal Singh (pelaksana jabatan),PendahuluK. KamarajPenggantiC. N. AnnaduraiMenteri Pekerjaan Publik dan Perencanaan (Kepresidenan Madras)Masa jabatan24 Mar...

 

Town in Yucatán, MexicoKomchénTownKomchénLocation of Merida in YucatánShow map of Yucatán (state)KomchénKomchén (Mexico)Show map of MexicoCoordinates: 21°06′13″N 89°39′45″W / 21.10361°N 89.66250°W / 21.10361; -89.66250Country MexicoState YucatánMunicipality MéridaPopulation (2005[1]) • Total3,778Time zoneUTC-6 (Central Standard Time) • Summer (DST)UTC-5 (Central Daylight Time)Major AirportMerida (Manue...

 

Rugby playerGreg SomervilleSomerville in 2011Birth nameGreg Mardon SomervilleDate of birth (1977-11-28) 28 November 1977 (age 46)Place of birthWairoa, New ZealandHeight1.85 m (6 ft 1 in)Weight115 kg (18 st 2 lb)ChildrenPaige Somerville, Eden Somerville, Rylah SomervilleOccupation(s)Professional rugby playerRugby union careerPosition(s) Prop Correct as of 31 March 2008Senior careerYears Team Apps (Points)2008–10 Gloucester 36 (5)Provincial / State side...

Japanese theoretical physicist Hideki YukawaJunior Second Rank湯川 秀樹Yukawa in 1951Born(1907-01-23)23 January 1907Tokyo, JapanDied8 September 1981(1981-09-08) (aged 74)Kyoto, JapanCitizenshipJapanAlma materKyoto Imperial UniversityOsaka Imperial UniversitySpouseSumi YukawaChildren2Awards Nobel Prize in Physics (1949) ForMemRS (1963)[1] Lomonosov Gold Medal (1964) Scientific careerFieldsTheoretical physicsInstitutionsOsaka Imperial UniversityKyoto Imperial UniversityImp...

 

Skyscraper in Calgary, Alberta, Canada Telus Sky (skyscraper)Telus Sky in September 2021General informationStatusCompletedTypeMixed-use (Residential & Commercial)Location685 Centre Street SW, Calgary, Alberta, CanadaCoordinates51°02′48″N 114°03′49″W / 51.0468°N 114.0636°W / 51.0468; -114.0636Construction started2015Completed2020CostCA$400 millionOwnerWestbank Corporation & Allied Properties REITHeightRoof222.3 m (729 ft)Technical detailsFl...

 

1923 film directed by Reginald Barker Hearts AflameLobby cardDirected byReginald BarkerWritten byJ. G. HawksGordon RigbyBased onTimberby Harold TitusStarringFrank KeenanAnna Q. NilssonCraig WardCinematographyPercy Hilburn (French)ProductioncompanyLouis B. Mayer ProductionsDistributed byMetro Pictures CorporationPathé Consortium Cinéma (France)Release date January 1, 1923 (1923-01-01) [1]Running time8110 feet[1] (9 reels)CountryUnited StatesLanguageSilent (Engl...

Turkish footballer Onur Tuncer Personal informationFull name Onur TuncerDate of birth (1984-02-19) 19 February 1984 (age 39)Place of birth Kocaeli, TurkeyHeight 1.75 m (5 ft 9 in)Position(s) MidfielderYouth career2002–2003 Antalyaspor Fenerbahçe PAFSenior career*Years Team Apps (Gls)2002–2003 İstanbulspor 12 (0)2003–2004 Fenerbahçe PAF 46 (1)2004–2005 → Sivasspor (loan) 26 (0)2005–2006 → Antalyaspor (loan) 21 (0)2006–2007 → Mardinspor (loan) 2007 Fener...

 

Bus rapid transit network in Tokyo Bay This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Tokyo BRT – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (January 2023) (Learn how and when to remove this template message)Tokyo BRTTokyo BRT Isuzu Erga DuoParentKeisei BusFounded7 August 2019Headquarters3-3-1 Yawata, Ichi...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!