DimaBizkaiko udalerria da, Arratia eskualdekoa, 2016. urtean 1.459 biztanle zituena. Biztanle gehienak Ugarana auzoan bizi dira, Dimako herriburuan.
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Dima bailara luze bat da IgorretikOtxandioraino doana albo bietan ingurune oso malkartsu eta ikusgarrian kokatuta dagoena. Bailarako puntu baxuena 200 metroan dagoen Ugarana auzoa da, Dimako auzoburua dena, bertan kokatzen da udaletxea eta eliza nagusia. Hortik Otxandiora doan errepidea iparraldean Urkiolaraino heltzen den Aramozko mendilerroa dauka, hor Mugarra (964 metro), Arrietabaso (1.018 m) eta Leungane (1.009 metro) mendiek Dima eta Mañaria banatzen dute Zornotza eta Durangotik. Errepide horretako hegomendebaldean Urrekoatxa haitzak eta Altungane ingurukoek banatzen dute Areatza eta Zeanuritik. Beraz, Dima osoa iparmendebaldera begira dagoen bailara da, bere irteera naturala Igorrerantz duena.
Hegoaldean Dimako udalerriaren mutur bat Otxandioraino iristen da. Tarte horretan, Dimako mendatearen hegoaldean, urak hegoalderantz isurtzen dira, isurialde mediterraneorantz.
Nabarmentzekoak dira Baltzola auzoko kobak, Geologikoki ikusgarriak eta eskalada egiteko egokiak. Josune Bereziartu eskalatzailea Baltzolako haitzuloko sabaian aritzeagatik ezaguna da mundu mailan. Bertan goi-Paleolitoko aztarnak aurkitu zituzten aspaldi.[4] Eta gainera Baltzolako inguruetan mitologiazko ipuin ugari jaso baitituzte ikerlari askok.[5]
Kobak baino beherago Jentil-zubi dago, harrizko arku natural harrigarri horren azpitik pasatzen da Baltzola joateko bidea.[6]
Nekazaritza (barazkiak), abeltzaintza (esne- eta haragi-behiak) eta basogintza dira lanbide nagusienak. Baina, dimarren erdiak ondoko herrietan egiten du behar, industrian, eta zerbitzu-sektorean.[4]
Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0,90%
0
0,43%
0
0,07%
0
-
-
-
-
-
-
-
-
Partido Popular (PP)
-
-
0,75%
0
1,05%
0
3,00%
0
0,97%
0
-
-
-
-
Euskal Herritarrok (EH)
-
-
-
-
-
-
-
-
61,99%
6
-
-
-
-
Herri Batasuna (HB)
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
60,93%
6
56,27%
6
Eusko Alkartasuna (EA)
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
8,24%
0
Euskara
Mendebaleko euskararen barruan Arratiako euskararen barruan kokatzen da dimarren hizkera. Herritar gehienak euskaldunak izanda Dima euskarak Bizkaian duen arnasgune nabarmenetako bat da. Hori herriak euskararen kulturari egin dizkion hainbat ekarpenetan ikus daiteke:
Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea %70etik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. Baldintza hori betetzen duten herri guztiak sartuko balira guztira 200.000 biztanle inguruko ingurunea litzateke. [16]
Ahotsak.eus ataria
Ugari dira (gutxienez 23 hizlari) Ahotsak.eus atarian Dimako hizkeraz jaso ahal izan dituzten elkarrizketak.[20]
Dimoztarren ekarpenak euskararen kulturara
Hainbat dimoztarrek ekarpen nabarmenak egin dizkiote euskararen bizitzari eta kulturari, besteak beste hauek:
XVIII. mendeko Juan Antonio Iza-Zamakola (1756-1826), eskriibau eta historialaria izan zen Madrilen eta gero kazetari Bilbon. Erdaraz idatzi zuen batez ere. besteak beste, bi obra hauek euskal Herriaz eta euskaraz:
Historia de las naciones bascas de una y otra parte del Pirineo Septentrional y costas del mar Cantábrico (Auch: 1818).
Perfecciones analíticas de la lengua bascongada, (Bilbo, 1822).
XIX. mendeko Saturnino Soloeta (1881-1964), idazlea izan zen. Misiolari kaputxino ibili zen munduan zehar Friburgon, Argentinan, Txilen, Txinan Filipinetan. Euskaraz ez zuen idatzi baina euskara ikasteko metodoak datzi zituen: Curso primero del idioma vasco (1912), Curso segundo del idioma vasco (1913), Conjugación sintética del verbo vasco (1913), Le petit basque: Cours élémentaire de Grammaire Basque, dialecte Labourdin (1913), Ensayo de unificación de dialectos baskos (1922). Polikarpo Iraizozek euskaratu zuen oroitzapen-liburua.
Lino Akesolo (1911-1991), idazlea. Euskaltzale saiatua izan zen: Euskerazaintzako lehen buru, euskaltzain urgazlea, Eusko Jaurlaritzaren Euskara Batzordekoa, Diccionario de autoridades del euskera hiztegiaren arduraduna, eta abar. Ederto ezagutzen zituen euskara eta idazle klasikoak.Bizkaieraz egin zuen bere lanik gehiena. Haren obra zenbait: Ipiña ta Ipiña´tarren barri (1958); Euskal-esnale euskal-idazle. Yose Pablo Ulibarri (1962); Euskalherriaren adiskideak eta Euskal-hiztegia (1954) etab. Aldizkari askotan idatzi zuen: Euskal Esnalea, Karmen'go Argia, Euzko-gogoa, Karmel, Olerti, Jakin, Jesus'en Biotzaren Deia, BAP, Agur, Zer, eta abarJ
Abel Ariznabarreta (1952-), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordea. EKTko kontseilaria.[22] Hamaika artikulu idatzi ditu batez ere hezkuntzaz, antropologiaz, Dimaz edo Arratiaz, [23][24]
Gotzon Aurrekoetxea (1954-). Adorez hiztegi-sorta sortu zuen Bostak bat lantaldearen bost sortzaileetako bat izan zen 1981ean. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1991ko urtarrilaren 31n. Harrezkero hainbat batzordetan partu hartu du, horien artean Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoa (1985-)[25] eta Euskalkien Ikerketa (1991-1995).[26]
Jose Ramon Aihartza (1962-), zoologo eta irakaslea EHUn, kidea UEUn eta aitzindaria natur zientzietako gaiak euskaraz lantzen, batez ere saguzarrei buruz. Ia 500 orri eta 780 irudi dituen euskarazko liburu batean animalia ornodunen unibertsoa deskribatu zuen.[29]
Lorea Bilbao Ibarra (1968-) Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria (2000-2005), Eusko Jaurlaritzako Kulturako aholkularia hizkuntza-politikarako (2005-2009), Bizkaiko Batzar Nagusien ahalduna (2011-2015), eta EAJko Euskadi Buru Batzarreko burukidea, euskara, hezkuntza, kultura eta kirol arloetako arduradun gisa.
Josune Gorospe (1969-), legebiltzarkidea da eta euskararekin lotuta dauden gaiak jorratu ditu bertan, esaterako Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Plana.[31]
San Pedro apostol eliza, Pietatearen baseliza eta hilerria (Ugarana).
Zamakolako errota eta Errotazar zentral hidroelektrikoa (Indusi).
Lihoa
Lihozko arropak eta izarak edukitzeak bizitza bigunagoa eta atseginagoa izateko balio izan du mendeetan zehar. Neolitikotik hasita kultura guztiek landu dute lihoa. Dimako emakumeek orokorrean eta Braulia Pujana dimoztarrak konkretuan behar handia egin dute liho-kultura horren barruan.[34]
Ipuin eta legendak
Baltzolako inguruetan mitologiazko ipuin eta legenda ugari jaso dira. Jentilak Baltzola inguruetako mendian bizi omen ziren gizaki eskerga batzuk ziren. Euren zaletasun bat harriak oso urrun jaurtitzea omen zen eta jendeari gauza asko irakatsi omen zioten, esate baterako garia ereiten edo burdina lantzen.
Batzuek diotenez, oraindik sorginek eta izpiritu batzuek ezkutaleku gisa erabiltzen dituzte. Kobak baino beherago Jentil-zubi dago, harrizko arku natural horren azpitik pasatzen da Baltzola joateko bidea. Legendak dioenez, jentilek egin zuten, alde batetik bestera pasatzeko.[5]
Antropologia
Dimako hainbat azterketa antropologiko aztertu ditu Abel Ariznabarretak, besteak beste hauek:[23]
Behinola basakortak, gaurregunean kortabasoak.
Kortabasoak: lurraren jabetza eta erabilpenak mendialdean
Errotarien kontatzeko sistema
Arratiako ohitura eta sineskerak R. M. Azkueren "Euskalerriaren Yakintza"-n