GorlizBizkaiko udalerria da, Uribe Kostako eskualdean dagoena. Tradizionalki nekazaritzari eta itsasoari lotutakoa izanik, azken urteetan turismoak indarra hartu du, eta Bilboaldean egoteak herria handitzea eragin du. 2016. urtean 5.655 biztanle zituen.
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Gorliz Bizkaiko kostaldean dago kokaturik, Bilbotik 25 kilometro ekialdera.
Klimari dagokionez, Bizkaiko kostaldearen epeltasuna nabari zaio, tenperatura gozoak eta atseginak baititu urte osoan zehar.
Gorliz udalerriak itsasoa dauka iparraldean eta mendebaldean. Hegoaldetik Plentzia udalerriak inguratzen du, eta ekialdean Lemoiz dauka.
Historia
Butroe ibaiaren eskuinaldean kokaturik dagoen Mandañu muinoan Neolitoaren eta Kalkolitoaren artekoak omen diren hondakinak aurkitu ziren, besteak beste gezi muturrak eta janaria ehotzeko elementuak.[6]
X. mendean Gorlizko eliza eraiki zen, eta badirudi, eliza eta Urrezarantze auzoa elkartzen dituen bidea eta zubia erdi arokoak direla, baita ere.
XX. mendearen lehen erdian egonkor mantendu zen Gorlizko biztanleria, itsasoari eta nekazaritzari lotutako herria izanik. XX. mendearen bigarren erdialdean Bizkaian gertatutako industrializazio prozesua ez zen Gorlizera iritsi, baina 1970eko hamarkadatik aurrera populazioa handitzen hasi zen, eta 1990eko hamarkadatik hurrengo hogei urteetan hazkunde handia gertatu zen, biztanleria ia bikoizteraino.
Gorlizko biztanleria
Politika
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, EAJ alderdiko Arantza Etxebarria hautatu zuten alkate. EAJk bost zinegotzi eskuratu zituen, eta Grupo Independiente de Gorliz (GIG) taldeak beste bost, baina EAJk boto gehiago lortu zituen. Bildu koalizioak hiru zinegotzi eskuratu zituen.
2015eko udal hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzaleak zinegotzi bat irabazi zuen eta GIG taldeak bat galdu. EAJ alderdiko Arantza Etxebarria hautatu zuten alkate.
Mendi bizikleta gurera etorri zenetik, Mendibike elkartea eratu zen, herrian. Gainera, ospe handia zuen mendi bizikletako lazterketa bat antolatu zuten, ermua mendiko magaletatik eta pinuditik pasatzen zena. Hasiera eta amaiera futbol zelaian izan da beti. 90. hamarkadaren azkenean eta XXI. mende hasieran talde garrantzitsua izan zuen. Besteak beste, Jon Elorriaga eta Asier Barrenetxea izan ziren taldean (3. postua Euskadiko Openeko sailkapen nagusian).
Andra Mari auzunean, festetan (Abuztuko lehenengo astea), junior mailako errepideko lasterketa bat egiten da. Andra Maritik abiatu eta Andraka igo ostean Lemoizra jeisten da Orabille igotzeko eta Gorlizko herrira jeisteko. Han kale nagusitik jarraitzen du, hondartzaraino eta Plentziako portura berriz Andra Mari auzora igotzeko. Sei bira ematen dira itzuli honetan. Unai Elorriagak bertan irabazi du.
Gorliz Futbol Taldea ere badu herriak.
Garraiobideak
Errepideak
Errepidez, Gorliztik Getxora joan daiteke (BI-634 errepidea), Bakiora (BI-3151) eta Mungiara (BI-2120).
Autobusa
Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute: