Antzinaroanautrigoiak bizi ziren eskualdean. Hala ere, arkeologia da gure bide bakarra Muskiz kokatzen den harana nolakoa zen ikertzeko. Horretarako Ramos haitzean ikerketutako aztarnak baino ez daude[6]
I. mendeanPlinio ZaharrakNaturalis Historia bere liburuan adierazi zuen Kantabriako itsas parteak hainbeste burdina zuen, non burdinazkoa zen mendi malkartsu eta garaia bazegoen. Adituen ustez, horrek esan nahi zuen erromatarrek gertuko Trianon meategiak zituztela. Hala ere, Flaviobriga ondoan izanda ere ez da erromatar aztarnarik aurkitu Muskizen.
Salazartarrak ez ezik, ahaide nagusietan bazegoen besterik, banderizoak ere baziren Saltzedokoak, Marrokinekoak, Putxetakoak, Santelicesekoak eta Bañalesekoak. Guztira, 17 dorretxe zituen Muskizek.
Aro Modernoa
XVI. mendea industriaren mendea izan zen Muskizen. Indar hidraulikoak eta gabiak siderurgia izugarri aurreratu zuten, muskiztar askok ontzigintzan eta itsas arloko jardueretan lan egin zuten: itsasgizonak, pilotuak eta beste. Mende hartan San Nikolas kofradia sortu zen.
XVII. mendean, siderurgiak herriko jauntxoak aberastu zituen. Kontzejuko aberatsena Simon de la Quadra izan zen, El Pobalren eta Bilotxiko burdinolen jabea. Hala, botere-zentroa Muñatoizetik San Juanera aldatu zen. Kontzejua bost koadrilatan banatuta zegoen: (Rigada, El Valle, Memerea, San Julian eta Pobeña), eta gobernua Cruceron ezarri zen.
Era berean, XIX. mendeko erdiaren ingurura arte, meategien jabetza herriarena bazen ere, foru-abolizioak hori aldatu egin zuen. Gainera, mende hartan, teknologiak ikaragarri aurreratu zuen. 1859an lehendabiziko meategia sortu zen eta 1868tik aurrera lau gehiago. Atzerritarrak ere etorri ziren burdina ustiatzera (Alfred Edwards, Triano Iron Ore, Mac Lennan, eta abar). Hazkunde horrek immigrazioa ekarri zuen Muskizera, eta berarekin batera, ideologia berriak (sozialismoa, komunismoa...).
XX. mendea
XIX. mendean hasitako bidea sakondu zen XX. mendeko hasieran. Muskiz Enkarterriko beste herriak bezala, eta ideologia berriek bultzatuta, Enkarterriko Autonomia estatuaren proposamen batzarrean egon zen. Beste alde batetik, abertzaletasuna ere hedatu zen udalerrian.
Frankismoak industrializazio berria ekarri zuen Muskizera, meak agortu ahala. Petronor eta CAMPSA konpainia kimikoek, besteak beste, Barbadun ibaiaren arroa betiko aldatu zuten. Industria horiek bertan diraute XXI. mendean ere.
Demografia
Muskizko biztanleria
Politika eta administrazioa
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetanEAJ alderdia izan zen zinegotzi gehien eskuratu zituena, bost hain zuzen. Ezker abertzaleko Biltzen plataformak hiru zinegotzi eskuratu zituen, PSE-EEk eta EAk bina zinegotzi eta Por Muskiz Bai herri plataformak bat. Emaitza horiekin, EAJko Borja Liaño hautatu zuten alkate.
2015eko udal hauteskundeetan EAJk zinegotzi bat gehiago eskuratu zuen, ezker abertzaleak hiru zinegotziak mantendu zituen, PSE-EEK bere biak eta Por Muskiz Bai plataformak bat gehiago eskuratu zuen. Eusko Alkartasuna Euskal Herria Bildu koalizioan aurkeztu zen. Borja Liañok errepikatu egin zuen alkate gisa.
2019ko udal hauteskundeetan EAJk 5 zinegotzi eskuratu zituen, bat galduz. PSE-EEk 4 lortu zituen, aurreko kopurua bikoiztuz, EH Bilduk hiru zinegotziak mantendu zituen, Elkarrekin Podemosek 1 lortu zuen bitartean. EAJko Borja Liaño hautatu zuten alkate EAJ eta PSE-EEren botoekin.
Por Muskiz Bai herri plataforma oraingoan ez zen aurkeztu, bertako zerrenda-burua izan zenak, PSE-EEko zerrendan bigarren postuan aurkeztu zelarik.
ELK POD-EzAn-IU-ALIANZA VERDE: 145, %3,57a. Ez zuen zinegotzirik lortu.
PP: 42, %1,03a. Ez zuen zinegotzirik lortu.
Bitxikeria aipagarria: PSE-EE/PSOE-k boto bat gutxiago edo EH Bilduk boto bat gehiago lortu izan balute, PSE-EE/PSOE-k zinegotzi bat gutxiago eta EH Bilduk zinegotzi bat gehiago izango zuketen.
Astelehenetik ostiralera 20 minutuko maiztasunaz ibiltzen da trena ordu gorietan, eta 30 minutukoaz egunaren gainontzeko orduetan. Larunbat eta igandeetan maiztasuna 30 minutukoa da. Horrez gain, ostiral eta larunbat gauetan gau jaia gaueko zerbitzuak eskaintzen dira.
Autobusa
Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute: