Mikelgizonezkoizen bat da, hebreerazko מי כאל esalditik eratorrita, mī kāʼēl, "El bezalakoa dena". Arameraz ܡܝܟܐܝܠ esaten da ([miχaˈʔel]). Izen teoforiko hau, berez, galdera erretoriko bat da: "Nor [da] El [Hebrearren jainkoa] bezalakoa?" eta erantzuna "ez dago inor El bezalakorik" da, edo "ez dago Jaungoikoa baino ezagunagorik eta boteretsuagorik". Latinez galdera honi Quis ut Deus? esaten zaio.
Herrialde eta hizkuntza bakoitzean izenak aldaera ezberdinak jaso ditu, batzuetan abizen gisa ere: Carmichael, DiMichele, MacMichael, McMichael, Michaels, Micallef, Michael, Michaelson, Michiels, Michalka, Michels, Miguel, Mihály, Mikeladze, Mikhaylov, Mikkelsen, Mitchell, Michalski, Mykhaylenko edo Mikaelyan.
Mikel izena duten pertsona ezagunak
Zerrenda honek Mikel izena duten pertsonak erakusten ditu: