Aitzindarietako bat izan zen 1990eko hamarraldian mendi ibilbideei buruzko testuak euskaraz idazten. 2019an Euskal Mendizale Federazioak 'Antxon Bandres saria' eman zion horregatik. [4]
Euskaldunon Egunkarian eta Berrian, 380tik gora mendi ibilaldien artikulu argitara eman ditu, 30etik gora mendi aldizkarietan, ia 400 sarrera Berriako Ibilkari blogean eta Euskadi Irratiko ia 100 saiotan parte hartutakoa da. [8]
Gainera aztertu izan ditu mendiarekin zerikusia duten argitalpenak eta horien kontsumoak, komunikabideen jarrerak, norbanako, mendi elkarte eta federazioen jokamoldeak, mendia eta euskal literaturaren arteko harremanak. Kasu guztietan euskararen presentzia nolakoa izan den eta nolakoa den gaur egun.[9]
Liburuak
“Aitona Blas eta iratxoak" (Elkar, 1998) haurrentzako ipuina. [10]
“Rutas y paseos por Aiako Harria y Artikutza” (Sua, 1997).[11]
"50 ibilaldi familia eta lagun artean" (Berria, 2005).[12]
2002: Pyrenaicaco artikuluen lehiaketan 1. saria. "Vall de Cardós eta Vall Ferrera"[18]
2011: Berriako Bidaia eta mendi kroniken lehiaketan 1. saria "Sonam-en Khangpa"[19]
2014: Mikel Essery artikuluen lehiaketan finalista. "Amazigen Atlas sentimentala"[20]
2019: Euskal Mendizale Federazioaren 'Antxon Bandres saria'. Elorrion egindako galan eman zioten saria mendiari, mendizaletasunaren zabalkundeari eta euskarari urte luzez egindako ekarpena aitortzeko.[4]
2023: Helduen Hitza Literatur Lehiaketako errelatoen sailean 1. saria. "Denborak ez du noiz".[21][22]
2023: Pyrenaica Blogaren VII.saria. sarrera gehien izan dituen kolaboratzailea.
2024: Euskal Mendi Federazioaren urrezko intsignia.
↑Arrizabalaga, Mikel. (1989). «Posets itzuliko naiz»Pyrenaica - mendia euskaraz bizi! (Pyrenaica) (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
↑Arrizabalaga, Mikel. (1997). «Arantzako zirkoa»Pyrenaica (Pyrenaica - Mendia euskaraz bizi!) (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
↑Arrizabalaga, Mikel. (2002). «Vall de Cardós eta Vall Ferrara»mendia euskaraz bizi! (Pyrenaica - Mendia euskaraz bizi!) (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).