Mikel Arruabarrena Larrarte

Mikel Arruabarrena Larrarte
Bizitza
JaiotzaHondarribia1994ko maiatzaren 1a (30 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta fisikaria

Literaturaren Zubitegia: 1014

Mikel Arruabarrena Larrarte (Hondarribia, Gipuzkoa, 1994ko maiatzaren 1a) gipuzkoar poeta eta fisikaria da.

Bizitza

Hondarribian jaio zen 1994ko maiatzaren 1ean.[1] Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean fisikako gradua ikasi zuen. 2016an graduatu zen Pickering emultsioen simulazioa Langmuir xurgapen eredua erabiliz izenburuko gradu amaierako lana aurkeztuta.[2] Gaur egun, fisikako doktoretza egiten ari da.

2017an Lasarte-Oriako XXXI. Literatura Lehiaketa irabazi zuen euskarazko poesiari dagokion kategorian, Hezurdurak izenburudun idazlanarekin.[1] 2019an Iruña Hiria XIII. Nazioarteko Poesia Saria irabazi zuen euskarazko poesiaren kategorian Poemak ahanzturaren bezperan izenburuko idazlanarekin.[3]

Liburuak

Poesia

  • Ahanzturaren bezperan (2019, Denonartean)

Erreferentziak

  1. a b Lasarte-Oriako Udala. (2017). (pdf) Lasarte-Oriako XXXI. literaturako lehiaketak 2017. Lasarte-Oria (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 18a).
  2. Arruabarrena Larrarte, Mikel. (2016ko irailaren 1a). (pdf) Pickering emultsioen simulazioa Langmuir xurgapen eredua erabiliz. Leioa (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 18a).
  3. Euskalerria Irratia. (2019ko ekainaren 20a). Mikel Arruabarrenak irabazi du euskarazko Iruña Hiria Nazioarteko XIII. Poesia Saria. (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 18a).

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!