Mikel Mendibil Ainzua (Iruñea, 1976) euskal ilustratzaile eta diseinatzailea da. Batxilergoan zientzien hautua egin bazuen ere, Arte Ederretan lizentziatu zen gero. Ezizen edo izen artistiko gisa «mma!» erabiltzen du (izen-abizenen lehen hizkiak hartuta).
Txiki-txikitatik hasi zen marrazten, eta ikasle garaian hainbat sari irabazi zituen kartel eta komikigintzan. Napartheid fanzinean aritu zen, eta baita Intsumisio mugimenduan ere: zenbait hormako, itsaskin eta kamiseta sortu zituen haientzat.
Kanpo estekak