Mikel Lizarralde Goenaga (Urretxu, 1978) igarle eta medium-a da. Txikitatik izan ditu hainbat esperientzia. 23 urterekin Canadara joan zen bere doaiak lantzera. Alderdi hau onartzea ez da erraza izan. Familia baten laugarren semea, ama azpeitiarra eta aita azkoitiarra ditu.
Gaitasunak
Espirituak ikusteko eta sentitzeko ahalmena du, eta berak kontatzen duenez, 11 urtekin gertaera desberdinak gertatu aurretik sentitu zituen: pertsona baten heriotza, izeba baten etxeko sutea... 23 urtekin Montrealera joan zen, John eta Marilyn Rossner-ek zuzendutako Spiritual Science Fellowship elkartera ikastera[1], batzuek iruzurtzat jotzen duten ikasketa eta titulazioa[2].
Kontsulta dauka Donostian eta garai batean, bezeroak zetozkionean, haiekin eta espirituekin komunikazioa ezartzeko eskuetatik eusten zien. Baina 2020-2021 urteetan, Covid-19 pandemiaren garaian, hori ezinezkoa zenez, berdin funtzionatzen omen du metodoak (berak aitortu duenez) eskurik ukitu gabe; edo are gehiago online saioen bitartez Australiako edo Estatu Batuetako bezeroekin[3].
Obra
- Un nuevo mensaje, Bartzelona: Vergara (Ediciones B), 2021. ISBN: 978-84-18045-08-0.
- "Diario de un Médium", Bartzelona: Vergara (Ediciones B), 2022.ISBN: 978-84-18620-59-1.
- "Einswerden mit Spirit", Allschwil, Suitza: Allinti, 2022. ISBN: 978-39-05836-32-5.
Erreferentziak
Kanpo estekak