1933ko Home Nations Txapelketa Errugbi txapelketa honen hogeita bederatzigarren ekitaldia izan zen (guztira 46.a). 1933ko urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 1ean bukatu zen. Eskoziak partida guztiak irabazi eta txapelketa eta koroa hirukoitza eskuratu zituen[1]. Slam Nagusia ez zuen irabazi, Frantziak ez baitzuen parte hartu.
Entseguak hiru puntu balio zituen eta gauzatzeak beste bi. Dropak lau puntu balio zituen eta zigor kolpeak hiru.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
1933 arteko bakarkako garaipenak.
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta