1986ko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen berrogeita hamazazpigarren ekitaldia izan zen (guztira 92.a). 1986ko urtarrilaren 18an hasi eta martxoaren 15ean bukatu zen. Frantziak eta Eskoziak garaipen partekatua eskuratu zuten[1].
Philippe Sella frantziarrak partida bakoitzean entsegu bana egin zuen[2].
Entseguak lau puntu balio zituen eta gauzatzeak bi puntu gehigarri ematen zituen. Dropak eta zigor kolpeak hiruna puntu balio zituzten.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
1986 arteko bakarkako garaipenak.
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta