1989ko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen 60. ekitaldia izan zen (guztira 95. ekitaldia). 1989ko urtarrilaren 21ean hasi eta martxoaren 18an bukatu zen. Frantziak 9. txapelketa eskuratu zuen, laugarrena jarraian.
Serge Blanco lapurtarra izan zen entsegu gehien egin zituen jokalaria, lau entsegu hain zuzen ere.
Entseguak lau puntu balio zituen eta gauzatzeak bi puntu gehigarri ematen zituen. Dropak eta zigor kolpeak hiruna puntu balio zituzten.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
1989 arteko bakarkako garaipenak
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta