1900eko Home Nations Txapelketa Errugbi txapelketa honen hemezortzigarren ekitaldia izan zen. 1900eko urtarrilaren 6an hasi eta martxoaren 17an bukatu zen. Gales izan zen bigarrenez txapeldun, partida guztiak irabaziz gainera[1].
Entseguak hiru puntu balio zituen eta gauzatzeak beste bi. Dropak eta markako goalak lau puntu balio zituzten eta zigor kolpeak hiru.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
Txapelketako lehenengo bi partidetan Galesek erraz garaitu zituen Ingalaterra eta Eskozia. Hirugarren partida txapelketako azken izan zen eta Irlandari irabaziz Koroa hirukoitza eskuratu zuen.
1900 arteko bakarkako garaipenak.
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta