1920ko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen seigarren ekitaldia izan zen (guztira 33.a). 1920ko urtarrilaren 1ean hasi eta apirilaren 3an bukatu zen. Galesek, Eskoziak eta Ingalaterrak partekaturiko garaipena eskuratu zuten[1]. Lehen Mundu Gerrak eragindako etenaldiaren ondoren jokaturiko lehenengo txapelketa izan zen.
Entseguak hiru puntu balio zituen eta gauzatzeak beste bi. Dropak lau puntu balio zituen eta zigor kolpeak hiru.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
1920 arteko bakarkako garaipenak.
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta