1973ko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen berrogeita laugarren ekitaldia izan zen (guztira 79.a). 1973ko urtarrilaren 13an hasi eta apirilaren 14an bukatu zen. Inozko egoera bitxiena gertatu zen, bost partehartzaileek etxeko partida biak irabazi eta kanpokoak galdu zituzten eta ondorioz puntutan berdinduta gelditu zirenez garaipen partekatua eskuratu zuten[1].
1972ko ekitaldian Igande Odoltsuaren ondorengo egoera politikoaren ondorioz ez zen partdarik jokatu Dublinen. 1973an Ingalaterrari tokatzen zitzaion Dublinen jokatzea, eta egoera politikoarengatik ez joatea aholkatu bazitzaion ere Ingalaterrak partidu hura jokatu egin zuen. Irlandar ikusleek txalo zaparradaz agurtu zuten talde ingelesa haien ausardia goraipatuz[2].
Entseguak lau puntu balio zituen eta gauzatzeak bi puntu gehigarri ematen zituen. Dropak eta zigor kolpeak hiruna puntu balio zituzten.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
1973 arteko bakarkako garaipenak.
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta